Iñaki Diaz eta Unai Zubeldia, 23 urtez azpiko Madrilgo Itzulian

Ataria 2023ko uzt. 18a, 07:57

Laboral Kutxa Team txirrindulari taldeak gaur hasiko den lasterketan parte hartuko du, eta tartean izango dira eskualdeko bi txirrindulariak.

Txirrindularitzako afizionatuen mailako erreferentziazko itzulietako bat da 23 urtez azpiko Madrilgo Erkidegoko Itzulia. 22 taldek parte hartuko dute, tartean, Laboral Kutxa Team taldeak, eta euskal taldeko kideetako bi Tolosaldekoak izango dira: Unai Zubeldia ibartarra eta Iñaki Diaz tolosarra. Beraiekin batera ariko dira Aitor Agirre, Aimar Galdos, Iker Mintegi, Manuel Rodríguez eta Iker Trigo, Mikel Gaztañagaren zuzendaritzapean. Zubeldia eta Mintegi Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak izango dira 2024an eta 2025ean.

Madrilgo itzulian bost etapa izango dira guztira, eta gaur izango da lehena, taldekako erlojupekoa.

Etapak eta ordutegiak:

  • Uztailak 18, asteartea. 1. etapa: Chinchon - Chinchon, 13,5 km. Taldekako erlojupekoa. Irteera: 18:30 / Helmuga: 19:53.
  • Uztailak 19, asteazkena. 2. etapa: Alcala de Henares - Alcala de Henares, 143 km. Irteera: 12:30 / Helmuga: 15:36-15:59.
  • Uztailak 20, osteguna. 3. etapa: Buitrago de Lozoya - Buitrago de Lozoya, 101,2 km. Irteera: 12:30 / Helmuga: 14:54-15:09.
  • Uztailak 21, ostirala. 4. etapa: Parla - Parla, 137,5 km. Irteera: 12:30 / Helmuga: 15:33-15:46.
  • Uztailak 22, larunbata. San Lorenzo de El Escorial - San Lorenzo de El Escorial, 139 km. Irteera: 9:30 / Helmuga: 12:48-13:09.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!