Herritarrak izan dira irabazleak

Ataria 2023ko uztailaren 16a

Albizturko Santa Marina auzoko jaien barruan, bertako eta Bidaniako gazteen arteko herri kirol jaialdia izan dute arratsaldean.

Santa Marina eguna asteartean izango da baina Albizturko izen bereko auzoan, gaur ospatu dute eguna. Arratsaldeko 18:00etan, urteroko ohitura bihurtzen ari den herri kirol jaialdia ikusteko aukera izan dute bertaratutakoek, Albizturko eta Bidaniako gazteak elkarren aurka. Urdinez jantzi da talde bisitaria eta horiz etxekoak, eta hainbat proba egin behar izan dituzte: trontza, kixkia -sagarrak biltzea-, ingudea, lokotxak, txingak eta korrika. Gainera, jaialdia amaitzeko, taldekide guztien artean 20 buelta egin behar izan dituzte lasterka. Adostutako proba guztiak txukun eta lehenengo amaitu dituztenez, Albizturko gazteak izan dira nagusi. Egunaren amaiera Alaitz eta Garaxi herriko trikitilariek eman diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!