'Ataria'-k lan poltsa berritu nahi du

Ataria 2023ko uzt. 16a, 14:00

'Tolosaldeko Ataria'-k  kazetarien lan poltsa berritu nahi du eta curriculumak jasotzeko azken eguna gaurkoa izango da.

Eskatzen da:

  • Kazetaritza, ikus-entzunezko komunikazioa edo adar horretako ikasketak izatea.
  • Euskaraz jakitea.  (EGA edo titulu parekidea)
  • Tolosaldean edo inguruan bizi eta eskualdea ongi ezagutzea.
  • Izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna edukitzea.
  • Autoa eta gidabaimena izatea.

Kontuan hartuko da:

  • Kazetaritza lanetan esperientzia izatea.
  • Interneten jakintza edukitzea: sare sozialak, webgintza...
  • Irudiak grabatu eta editatzeko edo argazkiak ateratzeko gaitasuna izatea.

Curriculumak bidaltzeko helbidea: tkt@ataria.eus
Aurkezteko epea: 2023ko uztailaren 16a.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!