'Ataria'-k lan poltsa berritu nahi du

Ataria 2023ko uztailaren 13a

'Tolosaldeko Ataria'-k  kazetarien lan poltsa berritu nahi du. Uztailaren 16ra arte jasoko ditu curriculumak.

Eskatzen da:

  • Kazetaritza, ikus-entzunezko komunikazioa edo adar horretako ikasketak izatea.
  • Euskaraz jakitea.  (EGA edo titulu parekidea)
  • Tolosaldean edo inguruan bizi eta eskualdea ongi ezagutzea.
  • Izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna edukitzea.
  • Autoa eta gidabaimena izatea.

Kontuan hartuko da:

  • Kazetaritza lanetan esperientzia izatea.
  • Interneten jakintza edukitzea: sare sozialak, webgintza...
  • Irudiak grabatu eta editatzeko edo argazkiak ateratzeko gaitasuna izatea.

Curriculumak bidaltzeko helbidea: tkt@ataria.eus
Aurkezteko epea: 2023ko uztailaren 16a.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!