Azken batean, nor izan liteke zoriontsu helbururik lortu gabe? Nahi duguna lortzea bizigarria eta osasungarria da, eta lagunduta egitea da aukerarik onena. Goreti Aramburu Zurekin Coach-eko zuzendari eta sortzaileak lan egiten du blokeo egoera sentitzen dutenei laguntzeko; izan pertsona, enpresa ala familia negozio.
Ia hamabost urteko ibilbidean bildutako esperientziarekin eta findu duten metodologiarekin emaitza positiboak lortzen dituzte lehen egunetik. Zerk motibatzen dituen? Badakitela pertsona desblokeatu bat gai dela nahi duen guztia lortzeko.
Coaching-a egungo egoeraren eta nahi den egoeraren arteko zubia da. Prozesuan pertsonek tresna pertsonalizatuak eskuratzen dituzte geldiarazten dituen edozeri aurre egiteko, eta gaitasuna lortzen dute egoera mugatzaileak, beldurrak zein barne-gatazkak gainditzeko. «Horregatik, nola konpondu ez dakizun arazo pertsonal edo profesional bat baldin badaukazu, hauxe da zure aukera».
Ikuspegi sistemikoan oinarritutako D.A.A.R metodologiari esker, emaitzetan zentratu daitezke praktikaren bidez, eta ez teoriaren bidez, normalean egiten den bezala. Trebetasunak ahalik eta gehien garatzeko tresnak eskaintzen dizkiote bezeroari, prozesu osoan albotik lagunduz.
Zerbitzuak
Zurekin Coach-en familia-negozioei, hainbat enpresari, zuzendaritza-karguei eta blokeo-egoeran dauden pertsona konprometituei laguntzen diete. Goreti Aramburuk nabarmendu du lehen egunetik lortu dituztela emaitza positiboak, izan ere, badakite «gizaki desblokeatu bat gai dela proposatzen den guztia lortzeko».
Zurekin Coach
- Helbidea. Donostia etorbidea, 22, 16. pabiloia (Tolosa).
- Telefono zenbakia. 686 73 88 15
- Webgunea. zurekincoach.com
- Emaila. info@zurekincoach.com
- Instagram. zurekincoach
- Zerbitzuak.
- Familia-enpresei begirako coaching-a
- Coaching profesionala
- Lidergo prestakuntzak
- Coaching pertsonala