Lehen haur sahararrak heldu dira eskualdera

Ataria 2023ko uztailaren 11

Atzo iritsi ziren Tolosaldean uda igaroko duten lehen haur sahararrak, Tolosara; gainerakoak larunbat honetan helduko dira.

Oporrak Bakean programaren barruan, basamortuko berotik ihes egin, eta aurten ere uztaila eta abuztua Euskal Herrian pasatzeko ametsa dute zenbait haur sahararrek; horietatik batzuk Tolosaldean egongo dira. Azken Oporrak Bakean izatea espero dutela esan dute Tolosaldea Sahararekin elkartetik.

Argazkiak: Tolosaldea Sahararekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!