Atarikideen txokoa

Villabonako 26. Garagardo Azokan afaltzeko aukera aste honetako zozketan

Ataria 2023ko uztailaren 3a

Aste honetan Villabonako 26. Garagardo Azokan afaltzeko bi lagunentzako bina menu zozkatuko ditugu Atarikideen artean.

Villabonako Garagardo Azoka uztailaren 13tik 16ra  ospatuko da 18:00-01:00 artean, eta aste honetako zozketari esker, bi Atarikidek bi lagunentzako afari bikoitza irabazi ahalko dute.

Hemen eman dezakezu izena. Zozketan parte hartzeko epea uztailak 6, osteguna, 11:00ak baino lehen. Zorte on guztiei!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!