Tolosaldeko Triatloi Taldeko emakumezkoak bigarren Euskadikoan

Ataria 2023ko ekainaren 30a

Pasa den igandean Onditzen Oroimenezko Triatloia egin zen Donostian, eta distantzia olinpikoan Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketako garaileak izendatzeko balio izan zuen. Bertan 500 triatleta inguruk hartu zuten parte, eta horien artean Tolosaldeko Triatloi Taldeko hainbat kide izan ziren.

Emakumezkoetan Olatz Arregi, Pili Esnaola, Ioana Arbillaga eta Carolina Rivero aritu ziren. Sekulako maila eman zuten eta taldekako sailkapenean Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldunorde izatea lortu zuten. Bakarkakoan ere, Esnaolak Euskadikoan 3. postua eskuratu zuen beterano mailan eta 2. postua Gipuzkoako txapelketan. Gipuzkoakoan ere Arregi podiumean izan zen 3. postua eskuratuz.

Gizonezkoen kasuan parte hartze zabalagoa izan zen, Aitor Tejeria, Asier Mujika, Iñigo Izeta, Elur Urkola, Xabier Beldarrain eta Andoni Uralde aritu baitziren. Euskadiko taldekako txapelketan sailkapenean 6. postua eskuratu zuten eta Gipuzkoako sailkapenean, aldiz, 3. postua. Nabarmentzekoa da Aitor Tejeriaren garaipena Euskadi eta Gipuzkoako txapelketan beterano mailan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!