Tolosaldeko 22 turismo enpresa saritu dituzte

Ataria 2023ko ekainaren 29a

Atzo, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak Euskadiko Kode Etikora atxikitako euskal erakundeak aintzat hartzeko ekitaldia egin zuen Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Euskadiko eragile turistiko guztiek beren egunerokoan erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten, funtsezko printzipio batzuk biltzen ditu Kode Etikoak. Turismoaren Mundu Erakundearen (TME) Munduko Kode Etikoan oinarrituta garatu da, eta dagoeneko Euskadiko 621 enpresa daude atxikita, tartean, eskualdeko 22.

Hauek dira gaur egun Kode etikoan parte hartzen duten Tolosaldeko enpresak:

  • Ostatuak:
    • Bide bide hotela. Tolosa
    • Iriarte Jauregia. Bidania-Goiatz
    • Lete apartamentuak. Alkiza
    • Saskarate nekazalturismoa. Asteasu
    • Karmentxu pentsioa. Tolosa
    • Lizolagoiena nekazalturismoa. Asteasu
    • Korteta nekazalturismoa. Tolosa
  • Jatetxeak / sagardotegiak:
    • Eguzkitza sagardotegia. Tolosa
    • Hika by Roberto Ruiz. Amasa-Villabona
    • Iturri ondo. Asteasu
    • Ama. Tolosa
    • Aburuza sagardotegia. Aduna
    • Iriarte jatetxea. Berrobi
    • Orexako ostatua
  • Zerbitzuak / museoak / erakundeak:
    • Txindokiko itzala. Abaltzisketa
    • Fagus. Alkiza
    • Rafa Gorrotxategi. Tolosa
    • Topic museoa. Tolosa
    • Urmara museoa. Alkiza
    • Overtrails bidai agentzia. Tolosa
    • Tolosaldeko turismo bulegoa. Tolosa
    • Tolosaldea Garatzen. Tolosa

2023an, beste 9 enpresa berrirekin landuko du programa Tolosaldea Garatzen garapen agentziak. Interesa duenak, Tolosaldea Garatzeneko turismo sailarekin harremanetan jarri behar du, 606 758 577 telefono zenbakira deituz edo garmendia@tolosaldea.eus helbide elektronikora mezua idatziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!