Osteguna, ekainak 29
10:00
Sanpedroak
AsteasuSan Pedro Eguna 10:00. Diana. Ondoren. Dantza-soka, pilota eskolako alebin eta benjaminekin finalak eta hamaiketakoa. 18:00. Kalejira. Heriko trikitilariak, txistulariak, koroa, buruhandiak eta erraldoiak. 22:30. Bertso saioa. Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Igotz Alkorta. Ondoren. Erromeria, Laiotz taldearekin.
12:00
12:30
San Pedro
Larraitz, AbaltzisketaSan Pedro Eguneko ospakizuna Larraitzen. 12:30. Meza Nagusia. Ondoren. Hamaiketakoa eta trikitilariak. Arratsaldean. Trikitixa iluntzera arte.
16:00
25. Amarozko Antzerki Astea
Tolosa16:00. Eneko Gutierrez magoaren Tilin-Tilin emanaldia auzo etxean, 16:00etan. 17:30. Pintxopoteatro David Blanco, Diego Calavia eta Eneko Gutierrez magoekin, 17:30etik aurrea, auzoko tabernetan, euskaraz eta gazteleraz. 19:30. Poprockpomperoren 15 años cuesta abajo kale ikuskizuna, 19:30ean, gazteleraz.
18:00
Odola ematea
Kultur etxea, AlbizturOdola ematea. 18-65 urte bitartekoei zuzendurik. Hitzordua hartzeko 688 651 176 telefono zenbakira deitu behar da.
18:00
LGTBIQ+ eguna
ZizurkilIpuin kontaketa. 'Itsaslamina isatsa', Hodei Arrastoa eta Amaia Irazabalen eskutik.
19:00
Kale antzerkia
Plaza, AlegiaHaurrentzako kale antzerkia. 'Plaza abordaia!'. Deabrukeriak taldearen eskutik.
19:00
Bilera
Gurea antzokia, Amasa-VillabonaAmasa-Villabonako Udalak antolatu ditun udaleku irekien inguruko bilera.
19:30
Bilera
San Esteban. San Juan kalea, 20-2, TolosaAlkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldeak bilera irekia egingo du, alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da.
20:00
Bilera
Aljibea, Amasa-VillabonaSantio jaietan, uztailaren 26an, Santa Ana egunean egingo den konpartsa herrikoiaren inguruko bilera informatiboa.
22:00
Kontzertua
Bonberenea, TolosaThe baboon show (Suedia) taldea Bonberenean izango da. Sarrera 10 euro.
Erakusketa. 'La tartana'
Topic, TolosaTitereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Erakusketa. Ur Mara
Ur mara, AlkizaIñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.
Zumardia. Piragua ikastaroa
TolosaZumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
09:00
Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza
Kz Gunea. Rondilla, 34, Tolosa'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.
17:30
Kultur etxeko tailerren erakusketa
TolosaKultur etxeko tailerren erakusketa. Irakasleak: Pintura: Leire Markinez Calvo eta Miren Maite Egurbide Contreras. Zeramika: Arantza Munita Irisarri. Eskulanak: Pili Aguado Sierra eta Arantza Munita Irisarri. Argazkigintza: Ura Iturralde Larrañaga. Ehoziriak eta pachwork: Arantxa Grajirena Mutuberria.
Zumardia. Mendi zeharkaldia
TolosaZumardia elkarteak antolatutako mendi zeharkaldia gazteentzat. 2010-2011n jaiotakoentzat. Bost egun mendian pasatzeko motxila hartuta mendiaz eta lagunez gozatzea izango da erronka.
Zumardia. Mendi bizikleta ikastaroa
TolosaZumardiak antolatutako mendi bizikleta ikastaroa. Uda osoan zehar hainbat talde antolatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Zumardia. Natur kirol goiz pasa
TolosaZumardiak antolatutako natur kirol goiz pasa. Talde giroa sustatzea, jolas eta ariketa zuzenduen bidez kirol ezberdinak sendotzea da helburua. Piragua, orientazioa, trail mendia, slackline, bizikleta eta ginkana jorratuko dituzte. Udan zehar hainbat talde antolatuko dituzte: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.
Zumardia. Paddle surf ikastaroa
TolosaZumardiak antolatutako paddle surf ikastaroa. Arratsaldez. Udan zehar hainbat talde osatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.
Erakusketa. 'Klik nire txokotik'
TolosaAmarozko 25. Antzerki Asteak irauten duen bitartean Jabi Markezen aurreko edizioetan ateratako argazkiekin osatutako Klik nire txokotik argazki erakusketa.
Oporretan euskaraz udaleku irekiak
ZizurkilOporretan euskaraz udaleku irekiak. 2011-2019 urteen artean jaiotako umeentzat.
09:00
Euskal Pilota Kanpusa'23
Amasa-VillabonaBeharzana elkarteak antolatuta. Esku Pilota Kanpusa teknifikazioa. 2007-2012 bitartean jaiotakoentzat zuzendurik. Euskal Pilota Kanpusa. 2011-2016 bitartean jaiotakoentzat zuzendurik.
10:00
Uda 2023 ekintzak
Bidania-GoiatzUda 2023 ekintzak, Bidania-Goiazko Udalaren eskutik. 3-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.