Gaur, ekainak 28, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko eka. 28a, 05:59

Jaiak, antzerki astea, ipuin kontaketa, irakurketa kluba, erakusketak eta gehiago, gaurko eskualdeko agendan.

Asteazkena, ekainak 28

 

16:00

Sanpedroak

Asteasu

16:00. Herriko haurren futbol 7 txapelketa, Lamiategin. 18:00. Lagunarteko Herri Kirol Lehia. 20:00. Txupinazoa, Mundu bat Asteasun kideen eskutik eta sorginaren jaitsiera. Kalejira buruhandi, erraldoi eta herriko txistulariekin. 21:00. Herri afaria. Ondoren. Laskotxarangarekin dantza.  


16:30

25. Amarozko Antzerki Astea

Tolosa

16:30. Erraldoi Txikien Topaketa Handia. Erraldoiak dantzatzen ikasteko tailerra Amarozko erraldoien, Erraldoizale Lagunak-en eta Numen Dantza Eskolaren eskutik. 16:30ean masterclass-a egingo dute eta 17:30ean kalejira. Umeentzat eta euskaraz. 19:00. Irma eta Ixone trikitilarien Triki Fest Erraldoia 19:00etan, kalean.


18:00

Ipuin kontaketa

Olaederra kiroldegia, Amasa-Villabona

Ekainak 28. Harrotu eta margotu. Betzaida Urtaza Amesgile argitaletxetik. Ipuin kontaketa.


18:00

Irakurketa kluba

Udal liburutegia, Berastegi

Irakurketa kluba Miren Agur Meaberen 'Hezurren erretura' eleberria landuz, idazlearekin batera.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

 

 

Erakusketa. Ur Mara

Ur mara, Alkiza

Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.

 

 

Zumardia. Piragua ikastaroa

Tolosa

Zumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.

 

 

Erakusketa. Pintura

Berrobi

Pintura ikastaroko ikasleen erakusketa, udaletxeko sarreran.

 

09:00

14:00

Erakusketa

Kultur etxea, Ibarra

Kultur lantegietako artelanen erakusketa.

 

09:00

11:00

Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza

Kz Gunea. Rondilla, 34, Tolosa

'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.

 

17:30

20:30

Kultur etxeko tailerren erakusketa

Tolosa

Kultur etxeko tailerren erakusketa. Irakasleak: Pintura: Leire Markinez Calvo eta Miren Maite Egurbide Contreras. Zeramika: Arantza Munita Irisarri. Eskulanak: Pili Aguado Sierra eta Arantza Munita Irisarri. Argazkigintza: Ura Iturralde Larrañaga. Ehoziriak eta pachwork: Arantxa Grajirena Mutuberria.

 

 

Zumardia. Mendi zeharkaldia

Tolosa

Zumardia elkarteak antolatutako mendi zeharkaldia gazteentzat. 2010-2011n jaiotakoentzat. Bost egun mendian pasatzeko motxila hartuta mendiaz eta lagunez gozatzea izango da erronka.


 

Zumardia. Mendi bizikleta ikastaroa

Tolosa

Zumardiak antolatutako mendi bizikleta ikastaroa. Uda osoan zehar hainbat talde antolatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.


 

Zumardia. Natur kirol goiz pasa

Tolosa

Zumardiak antolatutako natur kirol goiz pasa. Talde giroa sustatzea, jolas eta ariketa zuzenduen bidez kirol ezberdinak sendotzea da helburua. Piragua, orientazioa, trail mendia, slackline, bizikleta eta ginkana jorratuko dituzte. Udan zehar hainbat talde antolatuko dituzte: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.


 

Zumardia. Paddle surf ikastaroa

Tolosa

Zumardiak antolatutako paddle surf ikastaroa. Arratsaldez. Udan zehar hainbat talde osatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.


 

Erakusketa. 'Klik nire txokotik'

Tolosa

Amarozko 25. Antzerki Asteak irauten duen bitartean Jabi Markezen aurreko edizioetan ateratako argazkiekin osatutako Klik nire txokotik argazki erakusketa. 


 

Oporretan euskaraz udaleku irekiak

Zizurkil

Oporretan euskaraz udaleku irekiak. 2011-2019 urteen artean jaiotako umeentzat.


 

Udako kanpusa

Zizurkil

Ziotza pilota eskolaren udako kanpusa. LH1etatik gorako haurrentzat.


09:00

13:00

Euskal Pilota Kanpusa'23

Amasa-Villabona

Beharzana elkarteak antolatuta. Esku Pilota Kanpusa teknifikazioa. 2007-2012 bitartean jaiotakoentzat zuzendurik. Euskal Pilota Kanpusa. 2011-2016 bitartean jaiotakoentzat zuzendurik.


09:30

13:00

Udaleku irekiak

Elduain

3-14 urte bitartekoei zuzenduriko udaleku irekiak.


10:00

13:00

Udako goizak lagunartean

Berastegi

2011-2020 bitartean jaiotakoentzat.


10:00

13:00

Udaleku irekiak

Albiztur

3-12 urte bitarteko haurrentzat.


10:00

13:00

Uda 2023 ekintzak

Bidania-Goiatz

Uda 2023 ekintzak, Bidania-Goiazko Udalaren eskutik. 3-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.


10:00

13:00

Udalekuak

Topic, Tolosa

Txotxongilo udalekuak. 6 urtetik gorakoentzat.


16:30

17:30

Patinaje ikastaroa

Elduain

16:30-17:30. Gaztetxoak eta helduak, gutxieneko adina 5 urte.


18:00

20:00

Gure Esku

Trianguloa plaza, Tolosa

Gure Eskuk postua jarriko du, ikurrinak banatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!