Gaur, ekainak 26, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko eka. 26a, 05:59

Artile bilketa, antzerki astea, erakusketak eta gehiago, gaurko eskualdeko agendan.

Astelehena, ekainak 26

 

 

Artile bilketa

Agroaldea, Asteasu

Aurrez telefono zenbaki honetara deitu behar da: 696 433 602.


16:00

Odola ematea

Herri eskolako aretoa, Irura

Odola emateko aukera. Egunean bertan, goizean, txanda eskatzeko aukera: 943 00 78 84.


17:00

25. Amarozko Antzerki Astea

Amarozko Auzo Etxea, Tolosa

17:00. Pailaztana Junior taldearen Punto eta Aparte!, 17:00etan, auzo etxean, euskaraz. 18:00. Zirkugintza taldearen eskutik zirku ikastaroa, 18:00etan. Umeei begirako ikastaroa, euskaraz, kalean.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

 

 

Erakusketa. Ur Mara

Ur mara, Alkiza

Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.

 

 

Zumardia. Piragua ikastaroa

Tolosa

Zumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.

 

 

Erakusketa. 'Blok arte eskola'

Topic. Anbigu aretoa, Tolosa

BLOK Arte Eskolak, gaurtik ekainaren 26ra bitartean, ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten lanen hautaketa erakutsiko du. Aurten ere, TOPIC-eko Anbigu aretoko paretak kolorez eta artez beteko ditu erakusketa honek eta aukera ona da Tolosaldeko gazteek artearen arloan egindako lorpenak ikusteko.

 

 

Erakusketa. Pintura

Berrobi

Pintura ikastaroko ikasleen erakusketa, udaletxeko sarreran.

 

09:00

14:00

Erakusketa

Kultur etxea, Ibarra

Kultur lantegietako artelanen erakusketa.

 

09:00

11:00

Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza

Kz Gunea. Rondilla, 34, Tolosa

'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.

 

17:30

20:30

Kultur etxeko tailerren erakusketa

Tolosa

Kultur etxeko tailerren erakusketa. Irakasleak: Pintura: Leire Markinez Calvo eta Miren Maite Egurbide Contreras. Zeramika: Arantza Munita Irisarri. Eskulanak: Pili Aguado Sierra eta Arantza Munita Irisarri. Argazkigintza: Ura Iturralde Larrañaga. Ehoziriak eta pachwork: Arantxa Grajirena Mutuberria.

 

 

Zumardia. Mendi zeharkaldia

Tolosa

Zumardia elkarteak antolatutako mendi zeharkaldia gazteentzat. 2010-2011n jaiotakoentzat. Bost egun mendian pasatzeko motxila hartuta mendiaz eta lagunez gozatzea izango da erronka.


 

Zumardia. Mendi bizikleta ikastaroa

Tolosa

Zumardiak antolatutako mendi bizikleta ikastaroa. Uda osoan zehar hainbat talde antolatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.


 

Zumardia. Natur kirol goiz pasa

Tolosa

Zumardiak antolatutako natur kirol goiz pasa. Talde giroa sustatzea, jolas eta ariketa zuzenduen bidez kirol ezberdinak sendotzea da helburua. Piragua, orientazioa, trail mendia, slackline, bizikleta eta ginkana jorratuko dituzte. Udan zehar hainbat talde antolatuko dituzte: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.


 

Zumardia. Paddle surf ikastaroa

Tolosa

Zumardiak antolatutako paddle surf ikastaroa. Arratsaldez. Udan zehar hainbat talde osatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.


 

Erakusketa. 'Klik nire txokotik'

Tolosa

Amarozko 25. Antzerki Asteak irauten duen bitartean Jabi Markezen aurreko edizioetan ateratako argazkiekin osatutako Klik nire txokotik argazki erakusketa. 


 

Oporretan euskaraz udaleku irekiak

Zizurkil

Oporretan euskaraz udaleku irekiak. 2011-2019 urteen artean jaiotako umeentzat.


 

Udako kanpusa

Zizurkil

Ziotza pilota eskolaren udako kanpusa. LH1etatik gorako haurrentzat.


09:00

13:00

Euskal Pilota Kanpusa'23

Amasa-Villabona

Beharzana elkarteak antolatuta. Esku Pilota Kanpusa teknifikazioa. 2007-2012 bitartean jaiotakoentzat zuzendurik. Euskal Pilota Kanpusa. 2011-2016 bitartean jaiotakoentzat zuzendurik.


09:30

13:00

Udaleku irekiak

Elduain

3-14 urte bitartekoei zuzenduriko udaleku irekiak.


10:00

13:00

Udako goizak lagunartean

Berastegi

2011-2020 bitartean jaiotakoentzat.


10:00

13:00

Udaleku irekiak

Albiztur

3-12 urte bitarteko haurrentzat.


10:00

13:00

Uda 2023 ekintzak

Bidania-Goiatz

Uda 2023 ekintzak, Bidania-Goiazko Udalaren eskutik. 3-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.


10:00

13:00

Udalekuak

Topic, Tolosa

Txotxongilo udalekuak. 6 urtetik gorakoentzat.


16:30

17:30

Patinaje ikastaroa

Elduain

16:30-17:30. Gaztetxoak eta helduak, gutxieneko adina 5 urte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!