Gizonezkoen Gipuzkoako Sega-sail Txapelketa, igandean

Ataria 2023ko ekainaren 16a

Igande honetan, ekainaren 18an, jokatuko da gizonezkoen Gipuzkoako Sega-sail Txapelketa. Amasan izango da saioa, 12:00etan hasita.

Lau segalari ariko dira lehian, horietatik hiru eskualdekoak: Jokin Etxeberria amasarra, Mikel Lizartza tolosarra eta Oier Urkola anoetarra. Laugarren segalaria Julen Gabirondo urnietarra izango da. 1.000 metro karratuko saila txukun eta azkar moztu beharko dute parte hartzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!