Osakidetzak Tolosaldeko osasun zerbitzua murriztuko du udaran

Ataria 2023ko ekainaren 15a

Osakidetzak mahai sektorialaren bilera egin du sindikatuekin, lehen mailako arretako zentroen eta etengabeko arretako puntuen udarako behin-behineko plangintzaren berri emateko.

Osasun Sailak udararako osasun zerbitzuen berri eman zien atzo sindikatuei mahai sektorialean, eta txosten horretan jaso dute udarako hilabeteetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 342 osasun etxeetatik hamahiru itxiko dituztela. Zehaztu du hamahiru horietatik hamarrek jada astean ordubete baino ez dutela irekitzen. Tolosaldeari dagokionez, Abaltzisketa, Baliarrain, Ikaztegieta, Belauntza, Gaztelu, Leaburu, Txarama eta Orexako zerbitzuak erabat etengo dituzte.

 

Tolosaldeko osasun zerbitzuetan aurreikusitako aldaketak 

- 12 zentrok ohiko ordutegiari eutsiko diote.
- 12 zentrotan ixteko ordua aurreratuko dute.
- 12 zentrotan erizaintzako zerbitzua emango dute momentu zehatzetan.
- 8 herritan zerbitzua bertan behera utziko dute (astean ordubeteko zerbitzua soilik ematen duten zentroak dira).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!