Larunbatean aginte makilak hartuko dituzte udal hautetsi berriek. Eskualdean ez dago akordioetarako tarterik, eta boto gehien jaso dituzten hautagaiak izango dira alkate. Tolosaldeko 28 herrietatik hamahirutan alkate berriek hartuko dituzte alkate karguak, beste hainbeste izango dira bigarren legealdiko alkatetza hartuko dutenak eta bitan laugarren legealdiari emango diote hasiera. Abaltzisketako Ion Zubizarreta Aldaia eta Asteasuko Pili Legarra Cortajarena dira laugarren legealdia hasiko dutenak. Zubizarretak Herrigintza plataformaren eskutik jarraituko du alkatetzan eta Legarrak Asteasu Batuzekin.
Bigarren legealdiari eutsiko diotenak berriz, hamahiru izango dira: Albizturko Iñaki Orbegozo Arrospide, Inaki Irazabalbeitia Fernandez, Xabier Olano Jauregi (1987-1991 legealdian izan zen alkate), Amasa-Villabonako Beatriz Unzue Esnaola, Belauntzako Iñaki Telleria Bengoetxea (2019-2023 legealdiko azken zatian hartu zuen kargua), Elduaingo Oihana Amundarain Zubillaga, Ibarrako Igor Zapirain Lizarribar, Irurako Gorka Murua Macuso, Larraulgo Maite Arana Perez, Leaburu-Txaramako Joxe Ramon Eizagirre Sorondo, Lizartzako Iñaki Azpiroz Beldarrain, Orendaingo Migel Anjel Arsuaga Azurmendi eta Orexako Gurutze Etxezabal Iturrioz (2019-2023 legealdiko azken zatian hartu zuen kargua). Horietatik 9 dira EH Bilduko hautagaiak, hiru herri plataformetakoak (Albiztur Bizirik, Alkizako Abertzale Ezkertiarrak eta Belauntzako Denok Bat) eta bat PSE-EEkoa.
Aurpegi berriak izango dira eskualdeko beste hamahiru herritan; Adunan Kristina Rodrigez Mendikute, Alegian Regina Sorarrain Lasa, Amezketan Mikel Arteaga Zabala, Anoetan Egoitz Luisa Urkola, Baliarrainen Ugaitz Garmendia Aurkia, Berastegin Andoni Zuriarrain Iturbe, Berrobin Aitzol Izquierdo Diaz de Gereñu, Bidania-Goiatzen Joan Inazio Zinkunegi Urdapilleta, Gaztelun Eider Olazar Elduaien, Hernialden Luis Arana Goya, Ikaztegietan Alba Garmendia Castaños, Tolosan Andu Martinez de Rituerto Arregi eta Zizurkilen Maite Amenabar Alkorta. Zortzi EH Bilduren hautagaiak dira eta beste bostak herri plataformetakoak (Aurrera Alegia, Baliarraingo Auzolanean Bizirik, Berrobi Bizi, Bidania-Goiazko Ibiri eta Hernialdeko Herniope.
Generoari dagokionez eskualdean 18 alkate gizonak izango dira eta 10 emakumeak.