Gaur, ekainak 16, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko eka. 16a, 05:59

Tailerra, ibilaldia, festak, inaugurazioa, erakusketak eta gehiago, gaurko eskualdeko agendan.

Ostirala, ekainak 16

 

09:00

Tailerra

Txontxo aretoa, Ibarra

Bihotz-biriketako bizkortzean oinarritutako doako formazioa. 3 ordu.


10:00

'Pausoka, adinak ez du inporta'

Elizpe jubilatu elkartea, Zizurkil

10:00. Ibilaldia erretirodunentzat. 3 talde aukeran: Burrusti baserri pareraino, Martxentaundi baserriraino edo Asteasuraino. 12:00. Hamaiketakoa, plazan.


10:30

Iurreamendi egoitzako festak

Tolosa

10:30. Meza. 11:30. Nagusilaneko harmonika kontzertua. 16:00. Bingo berezia opariekin.


16:30

Odola ematea

Kultur etxea, Alegia

Odola emateko aukera egongo da, Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta. Egunean bertan goizez hitzordua hartu beharko da 943 00 78 84 telefono zenbakira deituta.


17:00

Inaugurazioa

Bartolome deunaren kalea, 35 (Plantxenea), Amezketa

Amezketako rokodromoaren inaugurazioa. 17:00. LH 1-2. 17:30. LH 3-4-5. 18:00. LH 6. 18:30. 12-16 urte. 19:00. 16 urtetik gorakoak.


17:00

Bilera

Kultur etxea, Amezketa

Udaleku irekien inguruko guraso bilera. Lantaldea aurkeztu eta udalekuen nondik norakoa azaltzeko.


18:00

Emanaldia

Beotibar Pilotalekua, Tolosa

Tolosa CF Gimnastika Erritmikoko ikasturte amaierako emanaldia.


18:00

Ekitaldia

Berrobi

Gereziondoaren ekitaldia, galdu dituztenak gogoratzeko.


18:00

Literatura eta antzerkia

Elduain

18:00. 'Urak dakarrena' aztertuko dute irakurle taldean, Toti Martinez de Lezearekin. Ondoren. 'Beste hsitoria' bakarrizketa Ester Povedak antzezturik.


19:00

Irekiera

Tolosa

Alondegia tabernaren irekiera festa.


19:30

Sanjoanak

Tolosa

19:30. Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren kontzertua, Berdura plazan. 19:30. Beotibar pilotalekuan, San Joan Zesta-Punta txapelketaren finalerdiak (Beotibar C.D.).


20:00

Emanaldia

Leidor antzokia, Tolosa

Kultur etxeko antzerki tailerreko emanaldia. 'Ausardia'.


20:00

Kontzertua

Udaletxea. Areto nagusia, Ibarra

Ibarrako Koruaren emanaldia.


22:00

Urteurrena

Zizurkil Goiko frontoia, Tolosa

Loatzo musika eskolaren 20. urteurrena. Jaialdia. '8 herri, 20 urte, 11 bizipen'. 19:30. Festaren hasiera. 22:00. Kontzertua.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

 

 

Erakusketa. Ur Mara

Ur mara, Alkiza

Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.

 

 

Erakusketa. Santi Esnaola

Plazida Otaño erakusgela, Zizurkil

Santi Esnaolaren margolanak.

 

 

Zumardia. Piragua ikastaroa

Tolosa

Zumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.

 

 

Erakusketa. 'Blok arte eskola'

Topic. Anbigu aretoa, Tolosa

BLOK Arte Eskolak, gaurtik ekainaren 26ra bitartean, ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten lanen hautaketa erakutsiko du. Aurten ere, TOPIC-eko Anbigu aretoko paretak kolorez eta artez beteko ditu erakusketa honek eta aukera ona da Tolosaldeko gazteek artearen arloan egindako lorpenak ikusteko.


16:00

18:00

Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza

Kz Gunea. Rondilla, 34, Tolosa

'Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.

 

 

Tolosako Gazte Topagunea

Gazte Topagunea, Tolosa

Altxorraren bila.

 

 

Erakusketa. Pintura

Berrobi

Pintura ikastaroko ikasleen erakusketa, udaletxeko sarreran.


09:00

11:00

Kz Gunea. Irudia eta bideoa

Kz Gunea. Rondilla, 34, Tolosa

'Canva. Ikasi diseinatzen'. 6 ordu. Gaztelaniaz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!