Maria Navascues tolosarra irabazle, Legorretako krosean

Ataria 2023ko ekainaren 14a

Maria Navascues tolosarra, proba irabazi berritan. GOIERRI TELEBISTA

Larunbatean jokatu zen Legorretako XLIII. Corpus Christi Krosa. Probaren 10 kilometroak 28.31ko denboran egin zituen Maria Navascuesek. Bigarren Itziar Ibarbia hernialdetarra izan zen, 29.06 eginez.

Gizonezkoetan Unai Arroyo tolosarra hirugarren izan zen, 24.17 eginez. Bere aurretik helmugaratu ziren Javi Menta (23.35) eta Mikel Fernandez (23.45).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!