Gaur, ekainak 15, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko eka. 15a, 05:59

Udako ikastaroa, festak, tailerra, bilera irekia, erakusketak eta gehiago, gaurko eskualdeko agendan.

Osteguna, ekainak 15

 

09:00

UEUren 51. Udako ikastaroa

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan. Informazio gehiago hemen.


11:00

Iurreamendi egoitzako festak

Iurreamendi egoitza, Tolosa

11:00. Bingoa kartekin. 16:00. Bideoen proiekzioa.


17:00

Tailerra

Txontxo aretoa, Ibarra

Bihotz-biriketako bizkortzean oinarritutako doako formazioa. 3 ordu.


17:00

Bilera irekia

Eragileen lokala, Anoeta

Greba feminista antolatzeko bilera irekia. Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideek erronka bat jarri diote euren buruari: udazkenerako greba feminista orokorra antolatzea, zaintzarako eskubide kolektiboa helburu. Tolosaldean zer egin daitekeen aztertzeko bilera irekia.


17:00

Ikastaroa

Kultur etxeko areto nagusia, Amezketa

Desfibriladore automatikoa erabiltzen ikasteko saioa. Osasun Zentroko medikuak eta erizainak eskainiko dute formazioa. Bi talde antolatuko dituzte; lehena, 17:00-18:00 artean; eta, bigarrena, 18:00-19:00 artean.


18:00

Hitzaldia

Zerkausia, Tolosa

'Ospitalea etxera doanean' hitzaldia, Apezetxea doktoreak eskainita.


18:30

Tolosatzen

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Hitzaldia. 'Bizitza amaieran bidelaguntza'.


19:00

Hitzaldia

Kultur etxea, Amezketa

Ahoztar Zelaieta Zamakonak 'Diagnóstico Tolosaldea. La privatización de la sanidad en el oasis vasco' liburua aurkeztuko du.


19:00

Saioa

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Ahots-oihartzunak podcast klubaren saioa.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

 

 

Erakusketa. Ur Mara

Ur mara, Alkiza

Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.

 

 

Erakusketa. Santi Esnaola

Plazida Otaño erakusgela, Zizurkil

Santi Esnaolaren margolanak.

 

 

Zumardia. Piragua ikastaroa

Tolosa

Zumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.

 

 

Erakusketa. 'Blok arte eskola'

Topic. Anbigu aretoa, Tolosa

BLOK Arte Eskolak, gaurtik ekainaren 26ra bitartean, ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten lanen hautaketa erakutsiko du. Aurten ere, TOPIC-eko Anbigu aretoko paretak kolorez eta artez beteko ditu erakusketa honek eta aukera ona da Tolosaldeko gazteek artearen arloan egindako lorpenak ikusteko.


16:00

18:00

Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza

Kz Gunea. Rondilla, 34, Tolosa

'Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.

 

09:00

11:00

Kz Gunea. Ofimatika

Kz Gunea. Rondilla, 34, Tolosa

'LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu'. 8 ordu. Euskaraz.

 

 

Tolosako Gazte Topagunea

Gazte Topagunea, Tolosa

Altxorraren bila.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!