Hamar osasun langiletik bik ez daukate euskara maila egiaztatuta Tolosaldean

Irati Saizar Artola 2023ko eka. 14a, 07:58

UEMAko udalerrietako osasun langileek hizkuntza eskakizunak betetzen dituzten aztertu du mankomunitateak; Tolosaldean, 117 langileetatik 26k ez daukate egiaztatuta.

UEMA udalerri euskaldunen mankomunitateak 101 udalerritako osasun zerbitzu publikoetako datuak zein Asuncion klinikakoak bildu ditu, eta hizkuntza eskubideak bermatzen diren aztertu du ikerketa batean. Eskualdeari begira, UEMAko kide diren Tolosa, Amasa-Villabona, Lizartza, Ibarra, Alegia, Amezketa, Irura, Anoeta, Asteasu, Bidania-Goiatz eta Berastegiko osasun zentroetako datuak eman dituzte: 117 osasun langileetatik 26k ez daukate euskara maila egiaztatuta; langileen %22, alegia. 

UEMAk adierazi du, udalerri euskaldunetan 30 urtean bikoiztu egin dela euskararen erabilera osasun zerbitzuetan, baina, hala ere, hizkuntza eskakizunen urraketa «egiturazkoa» dela. Hor jarri du azpimarra: «Udalerriak euskalduntzeko, osasun zerbitzuetan ere bermatu egin behar da herritarrek aukera izango dutela euskaraz aritzeko». Ikerketa hau bi urtean behin egiten du mankomunitateak. 

Tolosaldeko 117 lanpostu horietatik %99k daukate euskaraz jakiteko derrigortasuna ezarria. Villabonako mediku postu batek ez du derrigortasunik, gainerakoek bai. B2 maila izatea da eskatzen dena. 

Aztertutako herri horietan, 36 medikuetatik 6k ez dute euskara gaitasuna egiaztatuta. Pediatren kasuan, 8 langileetatik 4k dute egiaztatu gabe, eta 41 erizainetatik 6k ere ez daukate egiaztatuta. Jasotako datu horiek Osakidetzak emandakoak dira, plaza daukaten titularrek aitortutako eskakizunak.

Medikuen egoera eskasagoa

Asuncion klinika zentro pribatua izanagatik, zerbitzu publikoa ematen du Osakidetzarekin duen ituna dela eta. Hori horrela, UEMAk erakunde publikoen bitartez eskuratu ditu klinikako datuak. Asuncion klinikak, ordea, ez dauka zehaztuta postu bakoitzari zer hizkuntza-eskakizun dagokion, eta analisia egiteko, Osakidetzak erabiltzen dituen irizpideak izan dituzte oinarri. 

Jasotako datuen arabera, Asuncion klinikako langileen %53k dute egiaztatua beren postuari dagokion hizkuntza-eskakizuna: 335 langileetatik 177k. Gipuzkoako ospitale publikoekin konparatuta, Donostia Ospitaleko ehunekoaren zertxobait gainetik dago Asuncion, eta beste ospitaleen atzetik. 

Asuncion klinikak «hutsune nabarmen bat» duela dio UEMAk: medikuen %15ek dute euskara gaitasuna egiaztatuta, alegia, 81 medikuetatik 12k. «Osakidetzan ez dago hain ehuneko apaleko erietxerik. Gainerako espezialitateei dagokienez, zeladoreetan izan ezik, gainerakoetan langile gehienek dute euskara-maila egiaztatuta; nabarmentzekoak dira administrariak, fisioterapeutak eta teknikariak».  

TOLOSAKO OSASUN ZENTROA
DENERA ESKAKIZUNA BETE GABE
Medikua 13 2
Pediatra 3 2
Erizaina 15 4
Ikuskatzailea 1 -
Emagina 1 1
Erizain laguntzailea 2 1
Odontologia teknikaria 2 -
Gizarte langilea 1 -
Administraria 7 2
Zeladorea 1 1
TOLOSAKO EAG    
Medikua
4 -
Erizaina 4 -
Zeladorea 4 1
VILLABONAKO OSASUN ZENTROA
   
Medikua 6 2
Pediatra 2 2
Erizaina 7 1
Ikuskatzailea 1 1
Erizain laguntzailea 1 -
Emagina 1 1
Administraria 1 -
LIZARTZAKO KONTSULTATEGIA
   
Medikua 1 -
Erizaina 1 -
IBARRAKO OSASUN ZENTROA
   
Medikua
4 -
Pediatra 1 -
Erizaina 5 -
Emagina 1 1
Administraria 3 -
ALEGIAKO OSASUN ZENTROA
   
Medikua
2 -
Pediatra 1 -
Erizaina 3 1
Zeladorea 1 1
Administraria 2 0
AMEZKETAKO KONTSULTATEGIA
   
Medikua 1 -
Erizaina 1 -
IRURAKO KONTSULTATEGIA
   
Medikua 1 1
Erizaina 1 -
Administraria 1 1
ANOETAKO KONTSULTATEGIA
   
Medikua
1 -
Pediatra 1 -
Erizaina 1 -
Administraria 1 -
ASTEASUKO KONTSULTATEGIA
   
Medikua 1 1
Erizaina 1 -
BIDANIA-GOIAZKO KONTSULTATEGIA
   
Medikua
1 -
Erizaina 1 -
BERASTEGIKO KONTSULTATEGIA
   
Medikua
1 -
Erizaina 1 -

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!