Artile-bilketak egingo dituzte Asteasun eta Berastegin

Tolosaldeko Ataria 2023ko eka. 12a, 11:57

Asteasun ekainaren 26an izango da, Berastegin, berriz, uztailaren 3an. Kostua ardi-kopuruaren araberakoa izango da.

Tolomendi Tolosaldeko Landa Garapen Elkarteak jakitera eman duenez, gutun bat bidali diete eskualdeko baserritarrei, artile-bilketa antolatu dutela eta aurtengo zerbitzua udan izango dela jakinaraziz. «Iaz bezala, aurten ere, ahalik eta gehien sinplifikatu nahi da, baina horrek, guztioi ahalegin handiagoa egitea eskatuko digu», adierazi dute. Antolakuntzan hiru erakundek hartuko dute parte: Landaolak, Lurgintzak eta Abelurrek.

Finantzaketaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo du, eta bestea, artzainek. Kostua ardi-kopuruaren araberakoa izango da, erantsitako koadroaren arabera. Tarifa hauek diru laguntza aplikatuta daukate.

Artaldea

Kostua eurotan (B.E.Z. barne)

1--50

38,25

51-100

63,80

101-150

89,30

151-200

114,80

201-250

140,30

251-300

165,80

301-350

191,30

351-400

216,80

401-500

267,80

501-600

318,85

601-700

369,85

701 <

421,60

Interesdunek 696 433 602 telefonora deitu behar dute. Eman beharreko informazioa honakoa da: Entregatzeko eguna, ordua eta tokia.

  • Artzainak bere izena, deiturak, helbidea eta NAN eman beharko ditu, eta bat etorri beharko du artalde hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin. Informazio hori beharrezkoa da faktura egiteko. Faktura hau, garrantzi handiko dokumentua bihurtuko da erakundeen aurrean (ikuskapenetan) artilearekin zer egin den adierazteko garaian.
  • Artzainak azken erroldan zenbat ardi dituen adieraziko du.

Entrega egiteko unean honela izango da antolaketa:

  • Artzain bakoitzak artilea entrega-lekura esandako orduan eramango du.
  • Zakuak artzainak berak hustu beharko ditu, artilea suelto utzi behar da.
  • Entrega gunean sartzean, artzainak dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria erakutsiko dio bertan dagoen arduradunari. Horrek esan nahi du artzainak entrega egin baino lehen ordaindu beharko duela. Egiaztagiri hori ezean ez da artilerik jasoko. Ordainketa egiteko kontu zenbakia hauxe da: CAJA RURAL ES50 3008 0152 6549 2039 5821 eta jarri beharreko kontzeptua: IZEN ABIZENAK + BASERRIA.
  • Entrega egin ondoren, entrega-leku horretako antolatzaileak faktura bat emango dio.

Egindako proposamenak artzainen ahalegin handiagoa eskatzen duela ulertzen dugu, baina profesional kopuru handia kudeatzeak ere kostu handiak dakartza, eta ahal den neurrian, mugatu behar ditugu. Kontutan izan behar da, artilea jaso ondoren, kamioi berezi batean eraman behar dela Nafarroara (Sandach produktua delako), kargatzeko luma-kamioi bat behar dela, eta, gainera, produktua eramaten den enpresan tasa bat ordaindu behar dela.

  • DEITU BEHAR DEN TELEFONO ZENBAKIA: 696 433 602
  • ORDAINKETARAKO KONTU ZENBAKIA: CAJA RURAL ES50 3008 0152 6549 2039 5821
  • Jarri beharreko kontzeptua: IZEN ABIZENAK + BASERRIA

Entregarako guneak eta egunak:

EGUNAK

LEKUAK

HELBIDEA

Ekainak 12

Azpeitia

Lapatx. Urola Erdiko Mankomunitatea, Errezil bidea Z/G (Garbigunea)

Ekainak 14

Idiazabal

Diseminado rural barreiatua 93 (Gorrotxategiren baserria)

Ekainak 19

Elgoibar

IMH ikastetxearen azpialdeko apea kargadorea (Azkue auzoa)

Ekainak 21

Oñati

Urrutxuko ekarpen gunea

Ekainak 26

Asteasu

Agroaldean, industriagunea Pol., 188

Ekainak 28

Oiartzun

Makutxo bidea, 5

Uztailak 3

Berastegi

Artalekun, Aitzerga auzoa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!