Laugarren egin du Tolosaldeak Euskadiko Txapelketan

Ataria 2023ko ekainaren 12a

Tolosaldea trainerua, San Pedroko XIV. Traineruen Test-Entrenamenduan, apirila hasieran. OARSOALDEKO HITZA

Donostiarra, Orio eta Arraun Lagunak sailkatu dira eskualdeko traineruaren aurretik.

Ondarroan jokatu da Euskadiko Arraun Txapelketa eta Tolosaldea traineruak laugarren postua lortu du. Bi luzetan jokatu da estropada, eta bietan laugarren egin du Tolosaldeak, bigarren luzean Orioren pare eginez. Hain justu, Oriok egin du denbora onena lehen luzean, baina bigarrengoan asko jaitsi da, eta hirugarren denbora onena egin du, sailkapen orokorrean bigarren eginez.

Tolosaldea lehen txandan atera da, eta berarekin batera Arraun Lagunak, Hondarribia eta Ondarroa lehiatu dira. Arraun Lagunakek abantaila hartu du lehen luzean, Tolosaldea baino 11 segundo gutxiago eginez. Tolosaldeak ziabogan segundo bat atera dio Hondarribiari. Bigarren luze ona egin du Tolosaldeak, Arraun Lagunak baino hiru segundo gehiago eginez, eta Hondarribia baino 11 segundo azkarrago bukatuz.

Hau izan da sailkapen orokorra:

  1.  Donostiarra             10.47,03
  2. Orio                                   6,47ra
  3. Arraun Lagunak             7,57ra
  4. Tolosaldea                 22,52ra
  5. Hondarribia                  33,84ra
  6. Kaiku                              47,98ra
  7. Ondarroa                    1.18,43ra
  8. Deustu-Bilbo             1.27,87ra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!