II. Emakumeen Binakako Sega-sail Lehiaketa, igandean

Ataria 2023ko ekainaren 8a

Luixa Uzkudun eta Izadi Arrospide, iazko irabazleak.

Igandean jokatuko da Elorrioko Gazeta auzoan II. Emakumezkoen Binakako Sega-sail Lehiaketa, 12:30ean hasita.

Lau bikotek hartuko dute parte: Jugatx Agirre berastegiarra eta Luixa Uzkudun leaburuarra, Susana Lopez eta Alaitz Imaz hernialdetarra, Ainara Otamendi ibartarra eta Sheyla Sarasola lizartzarra, eta Izadi Arrospide leaburuarra eta Ainhoa Mazkiaran. Iazko txapeldun izan ziren Izadi Arrospide eta Luixa Uzkudun aurten elkarren aurka ariko dira txapelaren lehian. Saioa zuzenean emango da Almitzaren Facebook eta Instagram kontuetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!