Doinu bilduma anitza

Jon Miranda Labaien 2023ko ekainaren 9a

Musika elektronikotik, doinu gogorragoetara salto eginez osatu dugu ordubeteko musika jarduna, Euskal Herrian ekoitzi den musika berrienarekin.

Musikari multi-instrumentista bat (Haira), bed room pop-a egiten duen taldea (Eire), Malakiasekin elkarlanean kantu dibertigarri eta kaotikoa osatu duena (Mirua), panderoa oinarri hartuta mendeku eske datorrena (Neomak), sonoritate tradizionalak eta abangoardistan harilkatzen dituen bakarlaria (Olaia Inziarte) eta eskusoinua ideia berritzaileekin egokitzen duen boskotea (Burutik).

Nahasketa horren emaitza da aste honetako Entzuteko Jaioak. Horiek eta, Desgaraian, Uger, Rukula eta Ibil Bedi taldeen azkenekoak jaso ditugu azkeneko ale honetan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!