Lau herritako emakumeek saretzen jarraitzen dute

Ataria 2023ko ekainaren 5a

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, Gasteizera irteera egin zuten Albiztur, Bidania-Goiatz, Beizama eta Errezilgo emakumeek larunbatean.

Albiztur, Bidania-Goiatz, Beizama eta Errezilgo emakumeak Gasteizera joan ziren larunbatean. Irteeraren helburu nagusia Saiaz Mankomunitatea osatzen duten lau herrietako emakumeak saretzen, elkar ezagutzen eta elkarren arteko harremana mantentzen jarraitzea izan zen. Aurretik Getariara eta Bilbora egindako irteeretan bezala, oraingoa ere «giro ederrean» ibili zirela kontatu dute mankomunitatetik. Hainbat ekintza egin zituzten bertan, besteak beste, Alde Zaharrean bisita gidatua eta Fournier karten museora bisita.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!