Anoetak aukerak ditu gomazko paletan finalerdietan izateko

Tolosaldeko Ataria 2023ko eka. 1a, 11:57
Herriartekoan parte hartzen ari diren Anoetako pilotariak.

Herriarteko txapelketan Anoetak 2-1 irabazi dio joanekoan Mutrikuri. Eskuz, Altzo eta Amezketa atzetik doaz.

Herriarteko Pilota Txapelketa final-laurdenetan sartuta dago, eta asteburuan joaneko jardunaldia jokatu zuten gomazko paleta eta eskuzko modalitateetan. Hiru herri daude lehian, eta gomazko paletan ari den Anoetak du aurrera egiteko aukera nabarmenena. Mutrikuren aurka jokatu zuten herriko frontoian eta 2-1 aurreratu ziren anoetarrak.

Eskuz eskualdeko bi herri daude lehian, Altzo eta Amezketa. Altzotarrek Ataunen jokatu zuten joaneko jardunaldia eta 2-1 galdu zuten. Amezketarrek dute egoerarik zailena, Azpeitiaren aurka etxetik kanpo jokatutako hiru partidak galdu egin zituztelako.

Itzulerako jardunaldiari dagokionez, Anoetak Mutrikun jokatuko du, bihar, 20:00etan. Altzotarrak etxean saiatuko dira kanporaketari buelta ematen eta horretarako aukera larunbatean izango dute, 11:00etan. Amezketarrek ere etxean jokatuko dute itzulerakoa; bihar izango da hori, 21:00etan, Larrunarri frontoian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!