Ioseba Mateos garaile, 81. Club Deportivo Bilbao Itsas Zeharkaldian

Ataria 2023ko maiatzaren 31

Ezkerrean, Ioseba Mateos; hirugarrena ezkerretik, Erika Amundarain, eta eskuinean, Asier Goenaga.

Ordizia KE taldeko igerilari ibartarra onena izan zen neoprenorik gabeko modalitatean, gizonezkoen kategorian; Asier Goenaga taldekide tolosarra hirugarren postuan helmugaratu zen. Emakumezkoetan, neoprenodunen kategorian, Erika Amundarain billabonatarra bigarren izan zen.

Gorlizen (Bizkaia) izan zen proba, larunbat goizean. Bi lasterketa izan ziren, luzea (3 kilometro) eta motza (1,5 kilometro), eta guztira, 300 igerilari baino gehiago izan ziren irteera puntuan. Eskualdeko hiru igerilariek proba luzean parte hartu zuten, Mateosek eta Goenagak neoprenorik gabeko kategorian, eta Amundarainek, berriz, neoprenodunen mailan.

Honakoak izan ziren bi proba horietako sailkapenak:

  • Gizonezkoak, neoprenorik gabe:
    1. Ioseba Mateos Mateos: 45.33
    2. Iskander Sagarminaga Ateaga: 46.47
    3. Asier Goenaga: 47.48
  • Emakumezkoak, neoprenoarekin:
    1. Andrea de la Hera Martin: 44.10
    2. Erika Amundarain Beristain: 48.01
    3. Maria Garcia Garay: 48.04

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!