Gaur, maiatzak 31, Tolosaldean zer?

Tolosaldeko Ataria 2023ko mai. 31a, 05:59

Kotxe karabana, irteera, Jabetze eskola, ikastaroa eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Asteazkena, maiatzak 31

 

 

Kotxe karabana

Tolosa

Asuncioneko langileen lanuztea eta kotxe karabana.


08:30

Irteera

Zubitik, Alegia

Jubilatuen elkarteak Arnedora eta Azagrara irteera antolatu du. 08:30ean zubitik abiatuko dira autobusez eta 11:00k aldera Arnedon egingo dute lehen geldialdia. Han ibili ostean, 13:30ean Azagrara abiatuko dira eta 14:30ean bazkaria izango dute Venecia hostalean.


09:00

Lehiberri Eskola

Lehiberri, Tolosaldea

Excel aurreratua. Maiatzak 18, 25 eta 31.


10:00

Guretzako

Atxulondo kultur etxea, Zizurkil

Guretzako. Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea.


10:30

Memoria historikoaren bulegoa

Udaletxe azpiko aretoa, Ikaztegieta

Bulegoaren helburua honakoa da: 1936-1945 urteen artean Ikaztegietan jazotako gertaeren inguruko testigantzak jasotzea herritarren eskutik. Bulegoa maiatzean zehar asteazkenetan egongo da zabalik, goizeko 10:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.


15:00

Jabetze eskola. 'Mujeres pintoras en la sombra: encendamos las luces'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Leire Markinez Calvo formatzailearekin. 6 saio. Gaztelaniaz. 10 euro.


18:00

Ikastaroa

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa, Tolosa

Ornitologiaren hastapenak: fringilidoak. Doan.


18:30

Tolosatzen

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Hitzaldia. 'Zaintza etxean'.


18:30

Bilera

Ikus entzunezko aretoa, Asteasu

Herritar laguntza sarea antolatzeko bilera.


19:00

Cimasub. Proiekzioa

Topic, Tolosa

Sarrera doan. Cimasub. TOLOSAko Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

 

 

Erakusketa. 'Aniztasunak'

Aranburu jauregia, Tolosa

Ereite elkarte multikulturalak proposatzen duena, Eskuahaldunak eskultoreen elkartea eta Billabonarte artista elkartearekin batera, aniztasunaren errealitatea, artearen bidez erakustea da.

 

 

Titereszena. 'Blok arte eskola'

Topic. Anbigu, Tolosa

Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen hautaketa bat egingo dute eta ondoren, erakusketa bat antolatuko dute.

 

 

Erakusketa. Ur Mara

Ur mara, Alkiza

Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.

 

 

Erakusketa. 'Ipuinak nahasten'

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil

Motxila ibiltarian misio berriaren erakusketa. 'Ipuinak nahasten'.


12:00

12:00

Elkarretaratzea

Asuncion klinika, Tolosa

Asuncioneko langileen lanuztea eta elkarretaratzea.

 

10:00

20:00

Erakusketa. 'Cimasub 2023'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Cimasub 2023. TOLOSAko Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa. Aurtengo CIMASUBera aurkeztutako argazki onenen erakusketa egongo da zabalik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!