Elkarretaratzeak deitu dituzte Tolosaldean Gasteizko erailketa salatzeko

Ataria 2023ko mai. 29a, 10:03

Gaur, Tolosaldeko Itaiak deituta, 20:00etan elkartuko dira, Tolosako Trianguloa plazan; Anoetako Mugimendu Feministak ere gaurko deitu du mobilizazioa. Bihar, Amasa-Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen zubian egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, Aiztondoko mugimendu feministak eta Akain eta Lurgatz talde feministek deituta.

Emakume baten gorpua aurkitu zuten atzo Gasteizen, apartamentu hotel bateko logela batean. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen eta poliziek xehetasun gehiagorik ez zuten eman hasieran, baina arratsaldearen erditsurako baieztatu zuten kasua hilketa matxista bat dela. Andreak 32 urte zituen, eta Gasteizkoa zen. Urteko bigarren hilketa matxista da eta 2003tik Euskal Herrian 119ena, mugimendu feministak egiten duen kontaketaren arabera.

Tolosaldean, hiru mobilizazio deitu dituzte oraingoz, erailketa matxista salatzeko. Batetik, gaur, Tolosaldeko Itaiak deituta, elkarretaratzea egingo dute Trianguloa plazan, 20:00etan. Gaur baita ere, Anoetako Mugimendu Feministak deituta, herriko plazan elkartuko dira, 19:30ean. Bestetik, Aiztondoko mugimendu feministak eta Akain eta Lurgatz talde feministek deituta, bihar, elkarretaratzea egingo dute Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen zubian, 18:30ean.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!