Jarraipen zabala ‘Ataria’-n

Ataria 2023ko maiatzaren 25a

2019ko udal eta foru hauteskundeetan, herritar bat botoa ematen, Irurako herri eskolan

Igandeko hitzordua gerturatu ahala TOLOSALDEKO ATARIA-k jarraipen berezia egin die udal eta foru hauteskundeei, hautagaiak, alkategaiak zein zerrendak aurkeztuz, eta herri nagusienen kasuan, alkategaiei elkarrizketak eginez.

Bada, igandean ere arreta berezia jarriko du ATARIA-k, hauteskundeen harira gertatzen den oro herritarrei zabaltzeko helburuarekin. Hala, hauteslekuak itxi bitarte, parte hartze datuak emango ditu, eta emaitzak jaso bezain pronto zabaldu ditu Ataria.eus-en eta sare sozialen bidez.

Emaitzak, gainera, grafikoekin lagunduta joango dira, Tolosaldeko herriz herriko maparekin edota aurreko urteetako hauteskundeekin alderatu eta bilakaera ikusteko aukerarekin.

Egunkaria, astelehenean

Bestalde, astelehenean ale berezia banatuko du ATARIA-k. Foru nahiz udal hauteskundeetako emaitzen Tolosaldeko taulak, nahiz herriz herriko emaitzak jaso ahalko dira 16 orriko egunkarian. Horrekin batera, alkate berrien lehen balantzeak ere jasoko ditu. Datorren astean, berriz, Tolosako alkateari elkarrizketa nahiz iritziak jasoko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!