Gaur, maiatzak 26, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko mai. 26a, 07:00

Eskolako festa, hitzaldia, zinea, tertulia eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Ostirala, maiatzak 26

 

 

Gaztezulo

Zizurkil

Gazte Cup.


09:45

Txinkorta Eskolako Festa

Bidania-Goiatz

09:45. Jolasak. 12:30. Bazkaria elkarrekin eta izozkia. 14:00-18:00. Puzgarriak. 15:30. Emanaldia familientzat. Ondoren. Guztiontzako merendola.


11:00

Hitzaldia

Tolosako kultur etxea, Tolosa

'Eskubideetan oinarritutako hiritartasuna eraikitzeko solasaldia'. Migratuentzako eta errefuxiatuentzako gunea.


16:15

Berrobi kantuz

Berrobi

Berrobi kantuz, plazan.


17:30

Gazte Topagunea

Gazte Topagunea, Tolosa

Zeramika tailerra. Izen ematearekin.


17:30

Film proiekzioa

Erabilera anitzeko gela, Ikaztegieta

'Zutik' filmaren proiekzioa. Filma euskaraz izango da. Haur bakoitzak guraso edo arduradun batekin egon beharko du. Krispetak banatuko zaizkie haurrei.


18:00

Tertulia

Txoko Morea, Amasa-Villabona

Atzerritartasun legea, tertulia.


18:00

Barreterapia

Herri eskolako aretoa, Irura

Barreterapia tailerra helduentzat. Tailerra doakoa izango da eta Manex Beristain Agirrek dinamizatuko du. 16 urtetik gorakoentzat. Irura Bizi elkarteak antolatuta.


18:30

Batzar informatiboa

Lizartza

Ekainaren 11an, Lizartzan ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien Festaren inguruko herri batzar informatiboa.


19:00

Elkarretaratzea

Plaza, Berastegi

Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea.


19:00

K Argazki Jaialdia

Intxurre elkartea, Alegia

'Argazki zaharren kudeaketa, artxiboa' hitzaldia. Jabi Soto.


19:00

Ekitaldia

Joxe Arregi plaza, Zizurkil

EH Bilduren ekitaldi nagusia. Zizurkilgo zerrenda osatzen dute 11 herritarrak bertan izango dira, Maite Amenabar alkategaia buru eta Oihana Etxeberrieta EH Bilduko legebiltzarkidea ere bertan izango da. Bertsolari eta musikarien laguntza izango da. Ondoren, jan-edanak izango dira.


19:30

Maiatza Saltsan

Zizurkil

19:30. Atxulondon, Black Smoke. 00:00. Egarrin, Dukkah.


19:30

Pintxopotea

Berastegi

Pintxopotea, herrian zehar.  


19:30

Elkarretaratzea

Anoeta

Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea.


20:00

Antzerkia

Leidor antzokia, Tolosa

'Post datarik gabeko gutunak'. Xake produkzioak.


20:30

Kanpaina amaierako afaria

Tolosa

EH Bilduren, kanpaina amaiera. 20:30. Afaria, Zerkausian. 22:00. Andoni Ollokiegi, Zerkausian.


22:00

Kontzertua

Bonberenea, Tolosa

Syberia (Bcn) Bonberenean izango da. Sarrera 10 euro.


22:00

Jam Session

Box.a, Tolosa

Jam Session.


23:30

Kontzertua

Fronton, Tolosa

Hidden Gardenen kontzertua.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

 

 

Erakusketa. 'Mendian gora'

Aranburu jauregia, Tolosa

'Mendian gora'. Euskal mendizaletasunaren historiaren erakusketa.

 

 

Erakusketa. 'Aniztasunak'

Aranburu jauregia, Tolosa

Ereite elkarte multikulturalak proposatzen duena, Eskuahaldunak eskultoreen elkartea eta Billabonarte artista elkartearekin batera, aniztasunaren errealitatea, artearen bidez erakustea da.

 

 

Erakusketa. 'Masustak'

Berrobi

'Masustak' argazki erakusketa Urrutin.

 

 

Erakusketa. Argazki lehiaketa

Berrobi

Argazki lehiaketako argazkiekin erakusketa, udaletxeko sarreran.

 

17:30

22:30

Erakusketa

3 taberna, Tolosa

Seve Iglesias Santos billabonatarraren Anitza pintura erakusketa. 9 urte zituenetik margotzen du eta orain 75 ditu. Bere kabuz ikasi du eta akuarela, pastela zein akrilikoa erabiltzen ditu.

 

11:00

17:00

Ikastaroa

Zumardi Handia parkea, Tolosa

Emakumeok mugimenduan egitasmoaren barruan, bizikletan ikasteko ikastaroa.

 

 

Titereszena. 'Blok arte eskola'

Topic. Anbigu, Tolosa

Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen hautaketa bat egingo dute eta ondoren, erakusketa bat antolatuko dute.

 

17:00

19:00

Gazte Topagunea

Gazte Topagunea, Tolosa

Lettering tailerra.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!