Gaur, maiatzak 24, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko mai. 24a, 05:59

Ipuin solidarioak, bizikleta martxa, tailerrak, irakurketa kluba eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Asteazkena, maiatzak 24

 

 

Maiatza Saltsan

Plazida Otaño eta Atxulondo kultur etxea, Zizurkil

Ipuin solidarioak. Partaideak Pedro Mari Otaño, Zubimusu eta San Millan eskolak. El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin elkartasunean.


10:30

Memoria historikoaren bulegoa

Udaletxe azpiko aretoa, Ikaztegieta

Bulegoaren helburua honakoa da: 1936-1945 urteen artean Ikaztegietan jazotako gertaeren inguruko testigantzak jasotzea herritarren eskutik. Bulegoa maiatzean zehar asteazkenetan egongo da zabalik, goizeko 10:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.


17:30

Bizikleta martxa

Trianguloa plaza, Tolosa

EH Bilduk deitutako, bizikleta martxa.


18:00

Tailerra

Tolosa

Euskaraz bizi gaitezke’ izeneko euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Tailer horretan izena ematen duenak euskaraz bizitzeko topatzen dituen zailtasunei aurre nola egin landuko du. Tolosan izango dira saioak eta apirilaren 26an hasiko da tailerra. Hamabostean behin, asteazkenetan, izango dira saioak, eta ekainaren 21an amaituko dira. Tailerra 18:00etatik 19:30etara izango da, eta guztira bost hitzordu izango ditu (apirilak, 26, maiatzak 10 eta 24, eta ekainak 7 eta 21). Tailerrean parte hartzeko beheko galdetegia bete behar da, eta argibide gehiago nahi dituenak 943 65 50 04 zenbakira dei dezake edo galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera idatzi. Galtzaundiren bulegoan ere informazio eskuratu daiteke, baita izena eman ere.  


18:00

Irakurketa kluba

Berastegi

Irakurketa kluba Iñigo Antsorregiren 'Nire minaren etxean' eleberria landuz, udal liburutegian.


18:00

Tailerra

Kultur etxeko areto nagusia, Ibarra

Pott zeramikaren eskutik, zeramika tailerra. 5 euro. 12 urtetik aurrera.


18:00

Jabetze eskola. 'Argazkilaritza dokumentala begirada feministetatik'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Ura Iturralde Larrañaga formatzailearekin. Euskaraz. 10 euro. 8 saio.


18:00

Emakumeen Topaketa

Berrobi

Emakumeen Topaketa, Etxolan. Emakume margolariak: aurkitu zure estiloa.


18:00

Tailerra

Ibarra

Zeramika tailerra, Pott zeramikaren eskutik. 5 euro. 12 urtetik aurrera.


19:00

Solasaldia

Zerkausia, Tolosa

EH Bilduk deituriko solasaldia. Javier Abad (Medikua. Osasun Publikoan espezialista) eta Xabier Lertxundi (Hernaniko alkatea). 'Zein ekarpen egin diezaiokegu osasun publikoari udaletik?'.


19:30

Dokumnetal proiekzioa

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

'Kinshasa Symphony'. Tolosaldea Garatzenen Aniztasun sailak antolatuta. Sarrera doan.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

 

 

Erakusketa. 'Mendian gora'

Aranburu jauregia, Tolosa

'Mendian gora'. Euskal mendizaletasunaren historiaren erakusketa.

 

 

Erakusketa. 'Aniztasunak'

Aranburu jauregia, Tolosa

Ereite elkarte multikulturalak proposatzen duena, Eskuahaldunak eskultoreen elkartea eta Billabonarte artista elkartearekin batera, aniztasunaren errealitatea, artearen bidez erakustea da.

 

 

Erakusketa. 'Masustak'

Berrobi

'Masustak' argazki erakusketa Urrutin.

 

 

Erakusketa. Argazki lehiaketa

Berrobi

Argazki lehiaketako argazkiekin erakusketa, udaletxeko sarreran.

 

17:30

22:30

Erakusketa

3 taberna, Tolosa

Seve Iglesias Santos billabonatarraren Anitza pintura erakusketa. 9 urte zituenetik margotzen du eta orain 75 ditu. Bere kabuz ikasi du eta akuarela, pastela zein akrilikoa erabiltzen ditu.

 

11:00

17:00

Ikastaroa

Zumardi Handia parkea, Tolosa

Emakumeok mugimenduan egitasmoaren barruan, bizikletan ikasteko ikastaroa.

 

 

Titereszena. 'Blok arte eskola'

Topic. Anbigu, Tolosa

Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen hautaketa bat egingo dute eta ondoren, erakusketa bat antolatuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!