Ekainaren 2ra arteko epea komunitate energetikoetan izena emateko

Ataria 2023ko maiatzaren 23a

Zizurkilgo PM Otaño herri eskolako eraikinean jarritako plaka fotovoltaikoak. ZIZURKILGO UDALA

Asteasun eta Zizurkilen sortu dituzten komunitate energetikoan izen emateko epea zabaldu dute maiatzaren 17tik ekainaren 2ra bitarte.

Asteasun eta Zizurkilen komunitate energetikoak jarri dituzte martxan eta bertan izena eman nahi duen herritarrek aukera dute ekainaren 2ra bitarte. Horretarako erregistratzeko inprimakiak jarri dituzte eskura Asteasun eta Zizurkilen. «Oso erraza eta bizkorra da», aipatu dute udaletatik.

Zalantzaren bat duenak 946 85 63 12 telefono zenbakira hots egin dezake edo mezua idatzi info@www.tekgipuzkoa22.eus helbidera.

Zubimusu ikastolaren teilatuan jarritako plaka fotovoltaikoak. ZIZURKILGO UDALA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!