Hilario Olano, Gipuzkoako txapeldun

Ataria 2023ko maiatzaren 20a

Gipuzkoako XIII. Euskal Pilota Egokituko Txapelketaren hiru finalak jokatu dira gaur Tolosako Beotibar pilotalekuan. Eskualdeko ordezkari bakarra egon da bertan. Alegiarrak txapela irabazi du gurpil aulkiko kategorian, Beñat Lizaso bikote zuela.

Giro paregabea jarri dute gaur goizean Beotibar pilotalekura elkartu diren ikusle nahiz pilotariek. Hiru final jokatu dira bertan, eta emozioa nagusitu da guztietan. Emaitzak ondorengoak izan dira:

  • Multzo gorrikoan: Sheila Cueto- Mikel Vega 22 / Lander Ortega- Leire Esnal 25
  • Gurpil aulkiko kategorian: Hilario Olano-Beñat Lizaso 25/ Manu Quesada-German Elkoro 16
  • Multzo urdinean: Joseba Altuna-Erik Gaton 25 / Eneko Sagarmendi-Ibai Gomez 20

Alegiarraren partidako azken tantoa, bideoan ikusgai:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!