Danok Danenako sei pultsulari Euskadiko txapeldun

Ataria 2023ko mai. 19a, 16:05

Euskadiko absolutu mailako txapelketan lortu dute irabaztea, Gasteizen.

Emakumezkotan, lau pultsulari izan ziren txapeldun: Izarne Marko (49 kiloko kategorian), Lidia Marton (55 kilokoan), Susana Davila (59 kilokoan), eta Elena Mangas (71 kilokoan). Taldeko beste hiru pultsulari bigarren geratu ziren: Daniela Perez (59 kilokoan), Maitane Hernandez (64 kilokoan) eta Allison Rivera (71 kilokoan).

Gizonezkoetan, bi pultsulari geratu ziren txapeldun: Jon Kepa Kortajarena (61 kilokoan) eta Ekaitz Kortajarena (67 kilokoan). Beste hiru pultsulari bigarren postuan geratu ziren: Igor Sasiain (73 kilokoan), Ekain Dominguez (89 kilokoan) eta Eki Lizaso (96 kilokoan). Gipuzkoa izan zen txapeldun taldeka, bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan.

Liga Nazionaleko II. Jardunaldia

Beste txapelketa batean ere parte hartu berri dute Danok Danenako pultsulariek. Oraingo honetan Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian, Liga Nazionaleko  II. Jardunaldian parte hartu zuten. Gizonezkoetan ondorengoak izan ziren lortutako emaitzak: Danok Danena A, Ohorezko Mailan 1.554,07 puntu, Gorka Endjilo, Ekain Dominguez, Igor Sasiain, Ekaitz Kortajarena eta Eki Lizaso pultsulariekin; Danok Danena B, Lehen Mailan 1.384,11 puntu, Ion Ander Iriarte, Xabier Amonarriz, Jon Kepa Kortajarena, David Rubio eta Pablo Ucero pultsulariekin; Danok Danena C Hirugarren Mailan 1.178,26 puntu, Urtzi Lusarreta, Aitor Tecedor, Jon Rodriguez, Stalin Javier Cueva eta Unai Mesa pultsulariekin. Emakumezkoetan ondorengoak izan ziren lortutako emaitzak: Danok Danena A, Lehenengo Mailan 994,13 puntu, Lidia Marton, Allison Rivera, Daniela Perez , Susana Davila eta Elena Mangas     pultsulariekin, Danok Danena B, Hirugarren Mailan 356,95 puntu, Maitane Hernandez eta Izarne Marko pultsulariekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!