Denboraldia amaitzeko bi egun garrantzitsu aurretik

Tolosaldeko Ataria 2023ko mai. 19a, 11:57

Aiztondo NKT taldea klub gisa bere lehen denboraldia amaitzear da. Dagoeneko bere lehenengo lorpen adierazgarria dauka, ohorezko kadete mailan, kopan, merezimenduzko txapeldunordea izatea lortu baitu. Hala ere, asteburu honetan bi jardunaldi garrantzitsuak dauzka aurretik denboraldia hobetzeko.

Alde batetik, larunbatean, 10:00etan, lehen mailako kadete taldeak Goierrigorriren aurka kopako txapeldunordea izatea jokatzen du Elbarrena futbol zelaian. Garaipena lortuz gero, bigarren postu hori lortuko dute; bestela, beste partidetan ematen diren emaitzen arabera, laugarren postura arte jaitsi daitezke.

 

Beste aldetik, gorengo taldeak, igandean 16:30ean, Elbarrena futbol zelaian ere, Gipuzkoako Kopako finalerdietako itzulerako partida jokatzen dute. Azken honek 3-1eko partidako emaitza txar bat ekartzen du joaneko partidatik, Lagun Onak taldearen alde, baina konfidantzarekin aurrera egiteko ahal duten guztia egingo dute finaletara joateko.

 

Klubetik dei egiten diete Aiztondo bailarako zale guztiei zelaia morez betetzeko bi egun berezi hauetan: «Aiztondo Neskide kluba den proiektu polit honi urte amaiera borobila emateko, eta jokalariek beraien alde hamabigarren jokalari hori eduki dezaten».

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!