Gehiengoak alderdi bera bozkatuko du bi hauteskundeetan

Ataria 2023ko maiatzaren 19a

Laugarren, eta hauteskunde aurreko azken inkesta honetan, 37 erabiltzailek hartu dute parte.

Maiatzaren 28ko hauteskundeen inguruan Ataria.eus-en egindako laugarren inkestan 37 erabiltzailek udal eta foru hauteskundeetan bozkatuko duten alderdiaren inguruko galderari erantzun diote. Gehiengoak, %78,38, bi hauteskundeetan alderdi bera bozkatuko duela adierazi du. Bost erabiltzailek berriz, foruetan bakarrik bozkatuko dutela erantzun dute; eta gainontzeko hiruek, ez dutela alderdi bera bozkatuko. Laugarren galdera berriz, udalean bakarrik bozkatzearena, ez du inork erantzun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!