Abantaila hartu dute lau taldek herriartekoan

Ataria 2023ko maiatzaren 18a

Larraul eta Azpeitia arteko herrriarteko kanporaketaren joaneko jardunaldiko une bat, Larraulen.

Final-zortzirenetako joaneko jardunaldia jokatu da Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan, eta eskualdetik parte hartzen ari diren zazpi taldeetatik lauk abantaila hartu dute.

Eskuz, Altzok 2-1 irabazi zion Hernaniri, eta itzulerako jardunaldia larunbatean, 18:30ean, Hernanin izango dute. Tolosak 1-2 irabazi zion Zestoari, eta itzulerakoa Tolosan, Beotibarren, larunbatean 11:30ean izango da. Amezketak 1-2 irabazi zuen Oñatiren aurka, eta itzulera Amezketan izango dute, bihar, 19:30ean. Adunak 0-3 galdu zuen Azkoitiaren aurka. Itzulerakoa bihar, 22:00etan, Azkoitian izango da. Larraulek 0-3 galdu zuen Azpeitiaren aurka, eta itzulerakoa bihar, 22:00etan, Azpeitian izango dute.

Gomazko paletari dagokionez, Anoeta 2-1 aurreratu da Andoainen aurka, eta itzulera igandean izango dute, 09:30ean, Andoainen. Tolosak, berriz, 0-3 galdu zuen Mutrikuren aurka, eta itzulerakoa Tolosako Beotibar pilotalekuan izango dute, larunbatean, 17:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!