Bozka gehien EH Bilduk

Ataria 2023ko maiatzaren 17a

Hirugarren inkesta honetan 145 erabiltzailek hartu dute parte. Ostegunean argitaratuko da laugarren inkesta, hauteskunde aurreko azken inkesta izango dena, hain zuzen.

Maiatzaren 28ko hauteskundeen inguruan Ataria.eus-en egindako hirugarren inkestan 145 erabiltzailek beren herrian bozkatuko duten alderdiaren inguruko galderari erantzun diote. Inkestaren lehen eta bigarren lekuan EH Bildu eta EAJ agertzen dira, hurrenez hurren. Bozkatuko ez duten erabiltzaileak daude hirugarren. Ondoren, herri plataformak agertzen dira eta bosgarren lekuan PSE-EE. Bina erantzunekin berriz, PP eta zurian bozkatuko dutenak. Eta azken lekuan, erantzunik gabe, Elkarrekin Podemos agertzen da.

Ostegunean izango da hauteskunde aurreko azken inkesta, udal eta foruetako bozken ingurukoa, hain zuzen ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!