Tolosaldeko 22 ausart, Aizkorriko lokatzetan lasterka

Josu Artutxa Dorronsoro 2023ko maiatzaren 15a

Atzo jokatu zen 22. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia. 538 korrikalari izan ziren Zegamako plazako irteeran, euri jasaren azpian; horietatik 22 eskualdekoak izan ziren, 19 gizonezko eta 3 emakumezko.

Gizonezkoetan Manuel Merillasek irabazi zuen eta Hassan Ait Chaou billabonatarra izan zen eskualdeko azkarrena; emakumezkoetan, berriz, Daniela Oemus alemaniarrak lortu zuen garaipena, eta eskualdeko azkarrena Sarah Ugarte tolosarra izan zen.

Hasiera batean, eskualdeko 14 herritako 24 korrikalarik eman zuten izena lasterketan parte hartzeko; horietatik bi ez ziren aurkeztu, beste bi erretiratu egin ziren eta bat kontroletik kanpo geratu zen.

Gizonezkoak:

  • Alegia:
    • Andoni Lekuona Suso. Denbora: 6.09.55. Postua: 235.
  • Alkiza:
    • Xabier Mugika. Denbora: 4.46.34. Postua: 88.
    • Eneko Sorarrain Urruzola. Denbora: 6.37.19. Postua: 278.
  • Altzo:
    • Iñaki Olano Orbegozo. Denbora: 4.25.36. Postua: 45.
  •  Amasa-Villabona:
    • Hassan Ait Chaou. Denbora: 4.11.00. Postua: 25.
  • Amezketa:
    • Asier Artola Ormazabal. Denbora: 5.06.31. Postua: 128.
    • Ibai Amundarain Tardio. Denbora: 5.55.36. Postua: 205.
  • Anoeta:
    • Ibon Artola San Miguel. Denbora: 5.06.58. Postua: 132.
  • Berastegi:
    • Jon Zubillaga Ugartemendia. Denbora: 5.57.07. Postua: 209.
  • Berrobi:
    • Alex Jimenez Sanchez. Denbora: 6.18.45. Postua: 252.
    • Iñaki Mendia Elustondo. Erretiratua.
  • Bidania-Goiatz:
    • Iosu Elola Azurmendi. Denbora: 4.43.42. Postua: 84.
  • Elduain:
    • Karlos Gonzalez Sanchez. Ez aurkeztua.
  • Ibarra:
    • Goar Lopetegi Nieto. Denbora: 4.27.54. Postua: 49.
  • Irura:
    • Xabier Irazusta Arzallus. Denbora: 5.05.51. Postua: 126.
  • Tolosa:
    • Juan Garikano Baena. Denbora: 5.02.19. Postua: 118.
    • Ion Ubide Ibarguren. Denbora: 5.12.49. Postua: 145.
    • Agustin Agirre Eceiza. Denbora: 5.13.01. Postua: 146.
    • Mikel Martinez Arreitunandia: Erretiratua.
    • Igor Otero Uranga: Kontroletik kanpo.
  • Zizurkil:
    • Aitor San Sebastian. Ez aurkeztua.

Emakumezkoak:

  • Anoeta:
    • Oihana Zubillaga Blanco. Denbora: 5.37.08. Postua: 30.
  • Tolosa:
    • Sarah Ugarte Miranda. Denbora: 5.32.13. Postua: 25.
    • Laiane Arrospide Garmendia. Denbora: 5.45.21. Postua: 33.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!