Gaur, maiatzak 16, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko mai. 16a, 05:59

Irakurketa kluba, aurkezpena, zinea, erakusketak eta gehiago, gaurko eskualdeko agendan.

Asteartea, maiatzak 16

 

 

Irakurketa Kluba Gaztelaniaz

Tolosa

Irakurketa kluba gaztelaniaz, Monica Leiva dinamizatzailearekin. 'La vida contada por un sapiens a un neandertal'. Juan Jose Millas eta Juan Luis Arsuaga.


 

Beti Ikasten

Topic, Tolosa

Laura Pego. 'Represión de la mujer en la epoca franquista. La carcel de Saturraran'.


11:00

EA2030 udal foroa

Irura

Ikastolako LHko ikasleak Irurako Ingurumen teknikari, Tolosaldeko arduradun eta alkatearekin Udal Foroa izango dute. Bertan ikasturtean landutakoa aurkeztuko da.


17:30

Tolosatzen

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Emozioen gimnasioa. Adituak: Txaro Etxeberria, Pello Agirrezabal eta Eralda abokatuak.


18:00

Jabetze eskola. 'Xilografia tailerra (linoleo gainean): sormena eta aldarrikapenak'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Oihana Ugarte Iriarte formatzailearekin. Euskaraz. 10 euro. 8 saio guztira.


18:00

Aurkezpena

Tolosako kultur etxea, Tolosa

'Ahots oihartzunak' podcast klubaren aurkezpena.


19:00

Palabras en las paredes del baño

Leidor antzokia, Tolosa

AGIFES elkarteak antolatuta. Doan.


19:30

Villabona.dok

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

'Casa Susanna' dokumentalaren proiekzioa. Sarreraren prezioa 3 eurokoa da. AEBetan, trabestien lehen sare klandestinoaren egoitza.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

 

 

Erakusketa. 'Mendian gora'

Aranburu jauregia, Tolosa

'Mendian gora'. Euskal mendizaletasunaren historiaren erakusketa.

 

 

Erakusketa. 'Aniztasunak'

Aranburu jauregia, Tolosa

Ereite elkarte multikulturalak proposatzen duena, Eskuahaldunak eskultoreen elkartea eta Billabonarte artista elkartearekin batera, aniztasunaren errealitatea, artearen bidez erakustea da.

 

 

Erakusketa. 'Masustak'

Berrobi

'Masustak' argazki erakusketa Urrutin.

 

 

Erakusketa. Argazki lehiaketa

Berrobi

Argazki lehiaketako argazkiekin erakusketa, udaletxeko sarreran.

 

17:30

22:30

Erakusketa

3 taberna, Tolosa

Seve Iglesias Santos billabonatarraren Anitza pintura erakusketa. 9 urte zituenetik margotzen du eta orain 75 ditu. Bere kabuz ikasi du eta akuarela, pastela zein akrilikoa erabiltzen ditu.

 

11:00

17:00

Ikastaroa

Zumardi Handia parkea, Tolosa

Emakumeok mugimenduan egitasmoaren barruan, bizikletan ikasteko ikastaroa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!