Lautik hiruk 2019ko botoa mantenduko dute

Ataria 2023ko maiatzaren 12a

Bigarren inkesta honetan 60 erabiltzailek hartu dute parte. Datorren asteartean, hirugarren inkesta.

Maiatzaren 28ko hauteskundeen inguruan Ataria.eus-en egindako bigarren inkestan 60 erabiltzailek beren botoaren inguruko galderari erantzun diote. 2019ko bozkaren ingurukoa izan zen inkesta eta horri erantzuteko lau aukera ezberdin proposatzen ziren. Gehiengoak, lau erabiltzaileetatik hiruk, 2019ko botoa mantenduko duela erantzun du. Zortzi erabiltzailek 2019an ez zutela bozkatu adierazi dute eta hamarrek ez dutela mantenduko. Geratzen den erabiltzaileak berriz, oraindik ez du erabaki zer egingo duen.

Datorren asteartean izango da hirugarren inkesta, maiatzaren 28ko hauteskundeetan bozkatuko den hautagaitzaren ingurukoa hain zuzen ere.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!