Gehiengoak bozkatuko du

Ataria 2023ko maiatzaren 10a

Lehen inkesta honetan 167 erabiltzailek hartu dute parte. Bihar, bigarren inkesta.

Maiatzaren 28ko hauteskundeen inguruan Ataria.eus-en egindako lehen inkestan 167 erabiltzailek beren asmoen berri eman dute. Bozka asmoaren ingurukoa izan zen inkesta eta horri erantzuteko hiru aukera ezberdin proposatzen ziren. Gehiengoak, %82,04, bozkatzera joango dela adierazi du. 24 erabiltzaile, berriz, ez dira joango eta geratzen den ia %4-k oraindik ez du erabaki joango den hala ez.

Bihar izango da bigarren inkesta, 2019ko botoaren eta maiatzaren 28koaren ingurukoa hain zuzen ere.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!