Mikel Lizartza eta Luixa Uzkudun izan dira lehen jardunaldiko irabazleak

Ataria 2023ko maiatzaren 8a

Mikel Lizartza eta Luixa Uzkudun, lehen jardunaldiko irabazleak.

Euskal Herriko XVI. Bakarkako Sega Ligari hasiera eman diote Etxalekun, eta tolosarra eta leaburuarra izan dira sailkapenaren buru jarri direnak.

Gizonezkoetan Mikel Lizartzaren ondoren, Miel Mari Altzo Jauregi sailkatu da, eta ondoren horrela izan da sailkapena: Julen Gabirondo, Bixente Mitxelena, Oier Urkola anoetarra, Amaiur Arrospide leaburuarra, Jokin Mikeo, Akaitz Jauregi, Oier Mitxelena, Gorka Bildarratz tolosarra, Iñigo Etxabe belauntzarra eta Mattin Etxarri.

Emakumezkoetan, Luixa Uzkudunen ondoren horrela izan da sailkapena: Ainara Otamendi ibartarra, Alaitz Imaz hernialdetarra, Ainhoa Mazkiarain, Jugatx Agirre berastegiarra, Izadi Arrospide leaburuarra, Sheyla Sarasola lizartzarra eta Susana Lopez.

Beteranoetan hiru segalari aritu ziren. Pabi Astondoa izan zen azkarrena, bigarren Joakin Garmendia anoetarra eta ondoren Jose Luis Lizartza. Gazteen mailan, 10-12 urtekoen artean, lau parte hartzaileak gazteluarra izan  ziren, eta horrela izan zen sailkapena: Irati Tome, Xare Iriondo, Mari Olazar eta Haizea Larrañaga. 13-15 urte artekoetan, June Mikeo ez beste guztiak gazteluarrak izan ziren, eta honela izan zen sailkapena: Inge Goikoetxea, Nahia Aranzabe, Lorea Zunzunegi, June Mikeo, Aner Zunzunegi eta Xuban Gartzia.

Hurrengo saioa Hernanin izango da, maiatzaren 21ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!