Altuna III VS Elordi _ Buruz Buruko Finala 2023

Altunak Ezkurdiaren aurka jokatuko du Buruz Buruko Txapelketako finalerdia

Ataria 2023ko maiatzaren 8a

Arbizuarrak 22-15 irabazi zion larunbatean Peio Etxeberriari, eta B multzoko bigarren postuan amaitu du finalerdietako ligaxka. Jakak ez du garaipenik lortu final-laurdenetan; atzo 22-18 galdu zuen Darioren aurka.

Maiatzaren 20an jokatuko dute Altuna III.ak eta Ezkurdiak finalerako txartela lortzeko partida, Labrit pilotalekuan; dagoeneko sarrera guztiak salduta daude. Amezketarrak larunbat honetan jokatuko du Iruñean bertan, Elezkano II.aren aurka, final-laurdenetako ligaxkako A multzoko azken partida. Arbizuarrak, berriz, larunbatean jokatu zuen Peio Etxeberriaren aurkako partida erabakigarria. 22-15 irabazi zion Ezkurdiak, eta finalerdietarako txartela lortu zuen.

Erik Jakak atzo jokatu zuen Logroñoko Adarragan ligaxkako azken partida, Darioren aurka. Irabazita ere, lizartzarra txapelketatik kanpo geratuko zen; errioxarra matematikoki sailkatuta zegoen finalerdietarako B multzoko lehen postuan. Ondorioz, ez zegoen ezer jokoan. Azkenean, Dariok 22-18 irabazi zion Jakari.

Ostiralean erabakiko da zein den finalerdietara sailkatuko den laugarren pilotaria, eta ondorioz, nork jokatuko duen Darioren aurka maiatzaren 21ean. Egungo txapeldunak, Lasok, Elordiren aurka jokatuko du Bilboko Bizkaia frontoian, 21:15ean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!