Aitor Regillaga Gipuzkoako txapeldunorde distantzia motzeko duatloian

Ataria 2023ko mai. 6a, 16:05

Pasa den asteburuan duatloi denboraldiko azken jardunaldia ospatu zen Azkoitian.

Asteburuan zehar proba ugari burutu ziren; larunbat goizean txikienen txanda izan zen eta arratsaldean aldiz paraduatleta, kadete eta helduen Supersprint distantziako (2,5 km korrika, 10 km bizikletaz eta 1,25 km korrika) lasterketak.

Bertan Tolosaldeko Triatloi Taldeko 4 triatleta izan ziren. Emakumezkoen helduen mailan garaipena eskuratu zuen Aratz Urkolak eta kadete emakumezkoen mailan lehenengo eta bigarren postua eskuratu zuten Izaro Urkola eta Sara Larrinagak. Gizonezko kadeteen mailan, bere lehen duatloian, bigarren postua eskuratu zuen Amets Arrutik.

Igande goizean, distantzia motzeko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen bertan, 10 km korrika, 40 km bizikletaz eta 5 km korrika. Bertan Aitor Regillagak sailkapen nagusiko 5. postua eskuratu zuen, Gipuzkoako txapeldunorde bilakatuz. Aitor Tejeria billabonatarrak 10. postuan amaitu zuen eta Imanol Toledo tolosarra 25. postuan heldu zen. 

Duatloi denboraldia amaiturik, triatloi denboraldiari begira jarriko dira Tolosaldea Triatloi Taldeko kirolariak. Lehen jardunaldia gaur izaten ari dira Hondarribian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!