Goar Lopetegi bigarren, Domusa Teknik 40MLK lasterketan

Ataria 2023ko maiatzaren 6a

Bidania-Goiazko guneetan hainbat herritar boluntario lanetan ibili dira, korrikalariei lagundu, jatekoa eman edo bidea seinalizatuz.

II. Domusa Teknik 40MLK lasterketako parte hartzaileek 65 kilometroko ibilbidea burutu behar izan dute, 3.700 metroko desnibel positiboarekin. Ultra modalitateko Euskal Herriko Kopako proba Azpeitiko plazan hasi da 8:00etan, eta leku berean amaitu da. Korrikalariek ondorengo mendiak igo eta jaitsi behar izan dituzte: Arroita edo Arauntza (612m), Sañoa (616m), Gazume (1.002m), Hernio (1.078m), Murumendi (868m), Izaspi (973m), Hiruarrieta edo Samiño (933m) eta Xoxote (912m). Bidania-Goiazko tartea Herniotik behera jaistean hasi dute, Iturburutik (Trintxera) Armoi aldera hartu eta hortik Murumendi aldera igarota. Azken honetan, gainera, iaz egindako balorazio galdetegian jasotako erantzunak ikusita, ibilbidearen zati batzuk moldatu dituzte, distantziak eta desnibela mantenduta.

Bigarren aldi honetan ere Bidania-Goiazko Udala babeslea izan da eta herriko hainbat enpresak lagundu dute. Horrez gain, Bidania-Goiazko hainbat herritar ere boluntario lanetan ibili dira, batez ere, herria zeharkatzen zuten guneetan.

Lopetegi, bigarren gizonezkoetan

6.21.16ko denbora eginda, Goar Lopetegi ibartarrak bigarren amaitu du lasterketa. Borja Zubizarreta azkoitiarra izan da garailea; Lopetegi baino 27 minutu eta 43 segundo lehenago helmugaratu da. Hemen ikusi daitezke gaurko lasterketako emaitzak.

Goar Lopetegiren denborak eta sailkapenak:

  • Gazume (11km) -> 1.09.45 (5)
  • Iturburu (19km) -> 1.45.02 (5)
  • Murumendi (29 km) -> 2.45.02 (5)
  • Mandubi (34 km) -> 3.03.23 (5)
  • Hiruarrieta (43 km) -> 4.07.48 (5)
  • Izarraizko atea (54km) -> 4.58.23 (4)
  • Xoxote (60km) -> 5.55.05 (2)
  • Helmuga (65km) -> 6.21.16 (2)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!