Ander Garin Euskadiko txapeldunorde 10.000 metrotan

Ataria 2023ko maiatzaren 4a

Ander Garin, ezkerrean, podiumeko bigarren postuan.

Tolosa CF-ko atleta alegiarrak bigarren postua lortu zuen larunbatean, Durangon egindako Euskadiko Txapelketan.

Beste behin ere podiumera igotzea lortu du atleta urdinak. Garinek 31.19ko denbora bikaina egin zuen, urretik segundora geratuz.
 
Saioa Carranzaren klubeko errekorra
Bestalde, egun berean, Donostian, Saioa Carranza Tolosa CF-ko atleta urretxuarrak luzera jauzian klubeko errekor berria ezarri zuen 5,60 metroko jauzi bikain batekin. Marka horrekin, gainera, 18 urtez azpiko Espainiako Txapelketako gutxienekoa lortu zuen. 100 metroetan ere marka pertsonala ondu zuen Carranzak, 12,86rekin.
 

Lander Gil entrenatzailea eta Saioa Carranza, atzean luzera jauzian egindako markarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!