Irati Zabalak garaipena lortu du Nafarroako Foru Erkidegoa Txapelketako partidan

Ataria 2023ko maiatzaren 3a

Miren Larrarte bidaniarrak 18-13 galdu zuen Gaminderen aurka Biharko Izarrak Lau eta Erdiko Txapelketako lehen jardunaldian.

Irati Zabala lizartzarrak eta Olatz Arrizabalagak 22-16 irabazi zioten Etxegarai-Capellan bikoteari, Lodosan jokatu zuten Nafarroako Foru Erkidegoa Txapelketako partidan; elite mailako pilota mistoa modalitateko lehen jardunaldiko norgehiagoka izan zen. Partida borrokatua jokatu zuten lau pilotariek eta irabazleek argi utzi zuten Labriten jokatuko den finalera sailkatzeko hautagai nagusiak direla. Etxegaraik min handia egin zuen sakearekin, baina azkenean, irabazleek, Arrizabalagaren kalitateari eta ofizioari esker, 22ra heltzea lortu zuten.

Bestalde, pasa den astean, Biharko Izarrak Lau eta Erdiko Txapelketa jokatzen hasi dira lau pilotari Mallabian, eta tartean da Miren Larrarte bidaniarra. Lehen jardunaldian, 18-13 galdu zuen Larrartek Enara Gaminderen aurka. Ligaxkako beste partidan, Amaia Aldaik 18-14 irabazi zion Leire Garairi. Hasiera batean, Olatz Arrizabalaga zen txapelketa jokatzekoa, eta lehen partidan Garairen aurka jokatu behar zuen, baina azkenean, Gamindek bete du bere postua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!