Giro beroa

Ataria 2023ko maiatzaren 3a

Goizean goi-hodei finak ugariak izango dira, baina giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean erdi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina giro lasaiarekin jarraituko dugu.

Haizeak hego-ekialdeko norabidea hartuko du eta harro joko du non horrekin tenperaturek nabarmen egingo dute gora, 28-31ºC-tan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

Osteguna, maiatzak 4

Giro atsegina. Egun osoan zehar zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu, ostarteak nagusituko direlarik, beste egun batez jarraian eguraldi eguzkitsua izango dugularik. Goizean haizea aldakor ibiliko da, baina arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperaturak dezente jaitsiko dira, 24-26ºC-tan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!