Gaur, maiatzak 3, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko mai. 3a, 05:59

Beti ikasten, irteera, festak, Jabetze eskola eta gehiago, gaurko eskualdeko agendan.

Asteazkena, maiatzak 3

 

 

Beti Ikasten

Topic, Tolosa

Iker Uson. 'Euskadiko Haurren Babeserako Sistema'. EUSKARAZ.


09:30

Irteera

Amezketa

60 urtetik gorako amezketarrentzat. Autobusa betetzen ez bada, gainontzeko herritarrek joateko aukera izango dute. 09:30. Irteera, plazatik. Ergonen eta Ugarten ere geratuko da autobusa. 11:00. Donostiako Aquariumean bisita gisatua. 13:00. Autobusa bazkaltzera joateko. Bazkaria, Oiartzungo Tolare jatetxean.


10:30

Memoria historikoaren bulegoa

Udaletxe azpiko aretoa, Ikaztegieta

Bulegoaren helburua honakoa da: 1936-1945 urteen artean Ikaztegietan jazotako gertaeren inguruko testigantzak jasotzea herritarren eskutik. Bulegoa maiatzean zehar asteazkenetan egongo da zabalik, goizeko 10:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.


11:00

Adinekoak

San Migel plazatik, Irura

Irurako adinekoak sasoiko egoteko egitasmoa.


12:00

Orexako festak

Orexa

12:00. Oilarraren jaitsiera. 14:00. Heri bazkaria elkartean eta tarta lehiaketa.


15:00

Jabetze eskola. 'Mujeres pintoras en la sombra: encendamos las luces'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Leire Markinez Calvo formatzailearekin. 6 saio. Gaztelaniaz. 10 euro.


17:30

Jabetze eskola. 'Biodanza: Otra mirada'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Luz Clemente formatzailearekin. 5 saio. Gaztelaniaz. 10 euro.


18:00

Jabetze eskola. 'Argazkilaritza dokumentala begirada feministetatik'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Ura Iturralde Larrañaga formatzailearekin. Euskaraz. 10 euro. 8 saio.


18:00

Jabetze eskola. 'Grupo de literatura de mujeres del mundo'

Liburutegia, Tolosa

Mertxe Tranche Iparragirrerekin. 3 saio. Gaztelaniaz. 5 euro.


18:30

Hitzaldia

Tolosako kultur etxea, Tolosa

'Bulling-egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu'. Izaskun Lopez de Torre, Ortzadar elkartea. Euskaraz.


18:30

Tolosatzen

Kultur etxea, Tolosa

'Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola lortu'. Izaskun Lopez hizlariarekin.


19:00

Bilera

Udal batzar aretoa, Ibarra

Festa batzordearen bilera.

 

17:30

20:30

Erakusketa. 'Mundu naturala'

Aranburu jauregia, Tolosa

Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

 

 

Erakusketa. 'Mendian gora'

Aranburu jauregia, Tolosa

'Mendian gora'. Euskal mendizaletasunaren historiaren erakusketa.

 

 

Erakusketa. 'Aniztasunak'

Aranburu jauregia, Tolosa

Ereite elkarte multikulturalak proposatzen duena, Eskuahaldunak eskultoreen elkartea eta Billabonarte artista elkartearekin batera, aniztasunaren errealitatea, artearen bidez erakustea da.

 

 

Erakusketa. 'Babestu dezagun Ezkeltzu'

Zizurkil

Plazida Otaño liburutegian ikusgai izango da 'Babestu dezagun Ezkeltzu' erakusketa, maiatzaren 13a arte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!